Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/07/23

"EiTB Kultura" saioa eduki erakargarri eta tengarriz beteta dator ETBra aste honetan ere. Besteak beste, Anabel Alonso eta Koldobika Jauregirekin hitz egingo dute. Estreinatu berri da zinean Atasco en la Nacional, Pablo Carbonel eta Anabel Alonso protagonista dituen filma. 16garren pelikula da dagoeneko hau Barakaldoko aktorearentzat. Alonsok, azken lan honetaz mintzatzeaz gain, bere kultur gustuak aletuko ditu ETBko saioan.


Koldobika Jauregi eskultoreak azken lanak erakutsiko ditu. Zuberoko Altzuku herrian “Altzuko kantak” erakusketa inauguratuko du aste honetan. Artistak “EiTB Kultura”ko lan-taldea hartu du Alkizako tailerrean, eta bere lan prozesuaz eta artearekin duen harremanaz hitz egin du.

 


Historian bere aztarna utzi eta utziko duten hainbat artista feminista ere izango dituzte ahotan aste honetako saioan. Guerrilla Girls eta Venus Matrix taldeak, eta Cindy Sherman, Barbara Kruge, Yoko Ono eta Itziar Okarizen lanak, besteak beste, Bilboko Arte Ederretako Museoan bildu dituzte “Kiss kiss bang bang” erakusketan. Europa osoan arte feministari eskaintzen zaion lehen erakusketa monografikoa da. 44 artisten 69 lanetan feminismoaren boterea eta Europa osan izan duen eragina sumatzen da.


Kaliforniatik iritsi berri da The Longboards musika taldea. Euskal Telebistako saioan izango dira taldeko kideak. Bilbotar hauek musika instrumentala egiten dute, surf musika, Amerikako Estatu Batuetako Mendebaldeko kostan egiten dena. Estatu osoan gutxi dira estilo hori jorratzen dutenak, eta euren lanak AEBetako beldurrezko hainbat filmetako soinu banda bihurtu dituzte.

Duela 50 urte Jorge Oteizak Brasilgo Sao Pauloko Bienaleko eskultura saria jaso zuen. Garai hartan eskultoreak eta beste artista batzuk lehiaketara aurkeztu zituzten lanak erakutsiko ditu “EiTB Kultura”k. Alzuzako museoan dago erakusgai “Sao Paulo 1957” erakusketa eta horretxek biltzen ditu lan hauek guztiak.
Antzerki klasikoa nagusi da Oliten egun hauetan. Hiru astetan, 18 antzerkilan ikusi ahal izango dira. Tartean, Molieren El Avaro, Iruñeko Gayarre Udal Antzokiko Fundazioaren azken produkzioa dago. ETBk aurrerapena eskainiko du.

Azkenik, “Amar, pensar y resistir” Vitoria-Gasteizko Artium museoan ikusgai dagoen erakusketaren berri emango dute. Artearen alde ezberdinak agerian jartzen ditu proiektu honek. Adierazpen ezberdinetako 19 lan bildu dituzte. Elena Rivero, Leopoldo Ferran, Agustina Otero eta El Perro taldea dira, besteak beste, egileak.

"EiTB Kultura" asteartean ETB-2n 00:30ean ematen da eta ostegunean ETB-1en 00:10ean.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu