![]() |
2007/07/19
Ostegun honetan, Roberto Moso kazetariaren La Radio Encendida liburua aurkeztu da. Bertan, bederatzi kontakizun eta bere irratiko jarduna biltzen duen diskoa daude. Roberto Mosoren hirugarren liburua da, oraingo honetan Radio Euskadik argitaratua. Lan hau osatzen duten bederatzi kontakizunetan garai bateko kontuak harrotzen ditu idazleak: moda-modan zeuden diskoteketako giroa, ia-ia ligatzeko aukera eskaintzen zuten jai zalapartatsuak eta Marxen doktrinaren bi orrialdetan oinarritutako militantzia porrokatua, esate baterako.
Pedro Ugarte idazleak honako hau esan du liburuaz: “Roberto Mosoren literaturak, dibertitua, irekia eta bizi-bizia izateaz gainera, eragin bihurria du, beti ere benetako idazleak izan behar dituen oinarri eta gidak galdu gabe”. Pedro Ugarte eta Gari abeslariarekin batera, Roberto Mosoren lagun eta lankide ugari egon da Euskal Irrati Telebistako egoitza berrian egin den liburuaren aurkezpenean.
La Radio Encendida-k biltzen dituen kontakizunak "garai hori bizi izan zuen edozeinen istorioak dira. Oraindik ere ahaztu eta irentsi ez dituzun jai handi haiei buruz ari dira; zure bizitza aldatu zuen astearte arratsalde hura ekarriko dizute gogora, maitemindu zinekoa edo 80. hamarkada zurrunbilotsuak. Zaletasuna sortzen duen liburua da”, adierazi du egileak. 
Roberto Moso kazetaria da. Irratian eskarmentu zabala du, 20 urterekin hasi zen lanean eta Radio Euskadin aritu da batez ere. Hainbat esparrutan trebatua: albistegiak, gaueko saioak, unitate mugikorra… Horrez gain irratsaioak ere gidatu ditu: “Radiotxok”, “La Noche de la Iguana” eta “Ahiko a 45”, esate baterako. Abeslari eta rock konpositore ere bada (Zarama 1977-1995). Prentsan idatzi du eta telebistan gidoilari, aurkezle eta programa zuzendari izan da (“Cita en el Infierno”, “El Periscopio”). Euskal Telebistako entretenimendu arloko arduradun izan zen. La Radio Encendida bere hirugarren liburua da. Aurrekoak Cuentos y Susedidos Bastos eta Flores en la Basura dira.
Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Azken erantzunak
Pilotari gazte baten bizipenak - izs - 2008-10-13 16:52:10
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53

Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)

Artxiboak
Urria 2008 (3)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu