![]() |
"Justizia" telesailaren Neska Ederra atal berria eskainiko du Euskal Telebistako lehen kateak ostegunean, gaueko hamarretan.
Ann Digg neska gazteak musika ekoizle ezagun bat hil izana aitortzen duenean, Tomek bere burua defendatzearren gertatu zela sinistu eta Roni eskatuko dio kasua har dezan debalde.
Beti mila egitasmo buruan dituela, Ronek dirua lortzeko modua ikusiko du istorioaren eskubideak salduta. Gainera, Annekin iraganean harremanak izan zituzten gizon garrantzitsu eta ezagunen aldetik ere dirua jasoko du abokatuak. Euren izenak hedabideetan agertu ez daitezen ordaintzeko prest daude.Ann gogoko badu ere –batez ere, ekoizlearen izaera zakarra eta bortitza ezaguna zelako- Aldenek neskaren defentsarako kaltegarriak diren jazoera kezkagarriak ezagutaraziko ditu. Annek ekoizlea zelan hil zuen ezin du zehatz-mehatz gogoratu eta, horregatik, Aldenek gorpuak dituen sastadak aztertuko ditu. Heriotzaren arrazoiak neskaren aitorpenarekin bat ez datozela ohartuko da.
Gainera, hil aurretik biktimak kontutik diru kopuru handia atera zuela jakingo dute; baina dirua ez da inon ere ageri.
Mirandaren laguntzarekin TNT&G etxeko abokatuek Annen irudia aldatuko dute. Epaimahaiaren aurrean mendebaldeko neska xalo baten gisa agertuko dute eta ez Los Angelesen bizi den emakume sexy baten itxuraz.
Epaiketaren ostean, flashback teknikari esker hilketaren gauean benetan gertatu zena jakingo dute ikus-entzuleek.
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





