![]() |
Aste honetan, Wagon Cookin´ taldearen musikaz gozatuko du "EiTB Kultura" saioko ikuslegoak. Europako musika elektronikoaren eta jazz joera berrien alorrean talde ospetsuenetakoa osatzen dute nafarrek. Lan berria atera dute Two Faces izenburuarekin. Bi diskok osatzen dute Javier eta Luis Garayalde anaien albuma: bata haien izaera elektronikoan oinarritzen da; bestea musika taldean sortzen duten soinuari buruzkoa da. Donostiako Jazzaldiaren hasierako kontzertua emango dute astelehenean Haizearen Orrazian.
Azken emanaldia, berriz, Elvis Costellok eta Allen Toussaintek eskainiko dute, datorren uztailaren 29an. Zazpi egunez, 80 kontzertu inguru egingo dira hiriko zenbait txokotan. Aipatutakoekin batera, beste izen handi asko: Pat Metheny, Chick Corea, Madeleine Peyroux, Neneh Cherry eta Living Colour, esaterako. Donostiako 42. Jazzaldiak etxeko musika ere eskainiko du. Nazioarteko izarren artean Euskadiko 12 talde arituko dira, eta horietako hirurekin egongo da "EiTB Kultura": Gasteiz Big Band, Stay Blues eta The Cherry Boppers.
Jarraian, Deabru Beltzak kale antzerki taldeko kideekin dute hitzordua. Bilboko konpainiak bere ikuskizun berria aurkeztuko du ETBn, Bande Deplacée. Trilogia baten bukaera eta urtebeteko lanaren emaitza da, eta bertan piroteknia, danborrak eta efektu bereziak erabiltzen dituzte. Dantza eta mugimendua dira berrikuntza nabarmenena. Mundu osoko 22 herrialdeetan ibili dira ikuskizuna aurkezten eta aste honetan "EiTB Kultura"n egingo dute.
Hurrengo protagonistak, Nafarroako hiru sukaldari: Koldo Rodero, David Yarnoz eta Teresa Gil. Euren lurraldean egun egiten ari den sukaldaritza-ikerketaren fruituak erakusteko prest daude. Iruñean ospatu den Vive las Verduras biltzarrean parte hartu dute adituek.
Musika gehiago eta erakusketa interesgarria
Orain dela bi urte baino gutxiago hasi ziren musika jotzen, Getxoko lokal batean, eta egun Euskal Herriko pop talde adierazgarrienetakoa dira. Olimpic dute izena. Benicassimeko Nazioarteko Jaialdian eta Radio 3ek antolatutako aurtengo Proyecto Demo lehiaketan parte hartzeak bultzada handia eman dio taldeari. Aste honetan, "EiTB Kultura"n egingo dituzte entseguak.
Gasteizko Vital Kutxa Fundazioa aretoak "Automobilaren Diseinu Handiak" bilduma du erakusgai. Bertan, Ford T Runabout-a seriean fabrikatu zen lehen autoa, Rolls Royce Silver Wraith Serra antzinako autoa edo Pegaso Z-102 (ibilgailu honetako 7 ale baino ez ziren fabrikatu) erakusgai daude. Erakusketa Vital Kutxa Fundazioaren Aretoan egongo da abuztuaren 30era arte, Gasteizen.
"EiTB Kultura" asteartero emititzen da ETB-2n 00:35ak aldera eta ostegunero ETB-1en 00:20ean.
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





