![]() |
Asteleheneko eta astearteko atalekin bukatuko da Euskal Telebistako "Goenkale" telesailaren aurtengo denboraldia.
Asierri premiazko ebakuntza egin beharko diote, eta Nekaneren bizia ere arriskuan egongo da. Andonik oso erabaki zaila hartu beharko du hilzorian duen neskalagunaren bizia salbatu nahi badu. Bien bitartean, Agurtzane azkenekoz elkartuko da Martxelorekin eta hitzordu honek etorkizunean eragin latza izango du.
"Goenkale" zaleak zorioneko dira, izan ere, 1994eko irailean lehenbiziko aldiz emititu zen telesail mitiko hau irailean itzuliko da berriro ere ETB-1era. Urte hauetan guztietan ikus-entzule euskaldunen arreta berenganatzea lortu du. Eta laster, gainera, "Goenkale" saioak 2.500garren atala ospatuko du modu berezi batean. Arraldeko bizilagunak irailean itzuliko dira, jarraitzaileei zirrara eragingo dien pertsonai eta istorio berriekin. Mirari eta Kevinen maitasun harremanak susperraldia biziko du, eta Agurtzane eta Peio ere elkarrengana gerturatuko dira. Harreman honek Kevinen eta bere aitaren arteko erlazioa zaildu egingo du. Gainera, Peio ez da bakarrik itzuliko herrira. Bere emaztea eta bera banandu egin dira, eta seme batekin jarriko da bizitzen Arralden.
Bestalde, maitasun kontuetan hain ondo ez dabiltzan hainbat bikote sendo apurtu egingo dira. Era berean, bereizi zen bikoteetako batek, Leonorrek eta Koldok osatutakoa, atzera hartuko du harremana berriro. Baina orain arte "Goenkale"n inoiz egon den bikote egonkorrenaren adiskidetzea hirugarren lagun batek etengo du.Juliaren eta bere sendiaren bizitzan ere pertsonai berria sartuko da bat-batean. Marialuisaren gonbidatu hau egun batetik bestera agertuko da eta denen harridurarako bertan geratzeko asmoa azalduko du. Bestalde, Martxelo leku ezezagunen batean dago, baina bere gorpua topatzen dutenean zalantza guztiak argituko dira. Une horretatik aurrera, Julia eta Agurtzane izango dira hilketa burutu izanaren susmagarri nagusiak.
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





