Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/07/13
Elhuyar Fundazioak baieztatu duenez, EAEko egunkarietan argitaratutako albisteen %1,75 zientziari eta teknologiari buruzkoak dira.

Hori da mota horretako albisteei buruz ondoz ondoko laugarren urtez fundazio horrek egindako ikerketa baten ondorioa.

Lan horretarako Berria, Deia, Diario de Noticias de Alava, El Correo, El Diario Vasco, El Pais, Gara eta Noticias de Gipuzkoa egunkariak ikertu dituzte 2006ko abenduaren eta 2007ko apirilaren artean.

Egunkari horietan, guztira, 2.337 artikulu argitaratu dituzte zientzia edo/eta teknologiaren ingurukoak —lehengo urtean baino 215 artikulu gutxiago—; egunean, batez beste, 2,45 artikulu.

Bestalde, zientzia eta teknologiaren inguruko berriak 34 aldiz agertu dira egunkarien azaletan, azterketak iraun duen epean.

Azkenik, azterketa kuantitatiboaz gain, azterketa kualitatibo bat ere egin du Elhuyarrek, eta horretarako, hamar adierazle hartu ditu kontutan, besteak beste, edukien zuzentasuna, informazio gehigarria izatea, kontrastatua egotea, ulergarritasuna, informazio grafikoa edukitzea, hizkuntzaren aberastasuna.

0tik 10erako eskala batean, batez beste 7,55eko nota lortu dute kazetariek. Beraz, zientzia eta teknologiaren inguruko berriak kalitate onekoak direla esan dezakegu.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu