Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/07/10

Laster, Euskal Telebistaren bigarren kateak “Nip Tuck: A Golpe de Bisturí” telesailaren laugarren denboraldia eskainiko du. Atal sorta honetan, Sean McNamara eta Christian Troy zirujauekin batera, oihartzun eta izen handiko artistak ikus ahal izango ditugu, hala nola, Brooke Shields, Alanis Morrisette, Kathleen Turner, Catherine Deneuve, Jacqueline Bisset, Melissa Gilbert, Rosie O'Donnell, Richard Chamberlain eta Larry Hagman.

Christian Troy (Julian Macmaon) eta Sean McNamara (Dylan Walsh) medikuen istorioez gain, familia eta hurbilekoek ere garrantzia handia hartuko dute denboraldi honetan. Julia (Joely Richardson) Seanen emazte eta bere seme-alaben ama da; Matt, Annie eta bidean datorren umearen ama, alegia. Michelle Landau (Sanaa Lathan) pertsonaje berria dugu, Troy eta McNamararen ugazaba bihurtuko da. Kimber Henry (Kelly Carlson) modelo ohia, Troyren neskalaguna eta klinikako bezeroa da tarteka. Noraezean dabil beti eta Zientziologiarekin zerikusia izango du bolada honetan. Matt McNamara (John Hensley) Sean eta Juliaren 19 urteko semea da eta askotan familiako kiderik helduena dirudi. Azkenik, Liz Cruz (Roma Maffia) dugu, klinika nahaspilatsuko anestesista, emakume zuhur eta zentzuduna.

 


Brooke Shieldsek kolaborazio berezia izango du denboraldiko lehen atalean. Christian Troyk bezero duen psikologoarena egingo du. Shieldsen pertsonaiak begiko izango du medikua. Alanis Morrisette kantaria denboraldi honetako hiru ataletan ikusiko dugu. Poppy bilakatuko zaigu eta Lizekin, McNamara/Troy klinikako anestesistarekin, maitasun harremana du. Poppy oso garrantzitsua da Lizentzat eta bien arteko hartuemanean Lizen izaera menderatzailea agerian geldituko da. Aktore dirdiratsu zerrenda honetan, Catherine Deneuve frantsesa ere izango dugu. Hil berri den senarrarengandik gertu egoteko nahia du, eta bularrak handitzeko egingo dioten ebakuntzan senarraren errautsak txertatzea eskatuko du.

Larry Hagman "Dallas" telesaileko JR maltzurrak, Michelleren senar aberatsarena egingo du. Kathleen Turnerek hezurmamituko duen pertsonaiak, berriz, telefono erotiko batean egiten du lan eta ahotsa galtzeko beldur da.

Amerikako Estatu Batuetan telesailaren bosgarren denboraldia arrakastaz eskaini da. Gai unibertsalak jorratzen ditu: edertasuna, gaztetasuna eta perfekzioa. Hori guztia, zahartzaroa eta gorputzeko inperfekzioak madarikazio lotsagarri, eta Botox-a bizi ahal izateko ezinbestekoa bilakatu den gizarte batean.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu