Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/07/04

Ostegunean, uztailak 5, Euskal Telebistako lehen kateak "Justizia" telesail berria estreinatuko du 22:00etatik aurrera. Goi-mailako abokatutzaren alderik ilunena eta ezezagunena erakutsiko du, hedabideen mutur sartzeaz saturatutako garaietan.

Jerry Bruckheimeren eskutik datorren ekoizpenak abokatu-langela baten isilpeko kontuak izango dute hizpide. Errudun izan arren epaileek euren bezeroak errugabetzat jo ditzaten izango da protagonisten helburu nagusia.



Los Angeles hiriko lau abokatu bikainek berezko dituzten trebezia, abilezia eta karisma pertsonala uztartuko dituzte punta puntako auzitegi teknikekin. Trott, Nicholson, Tuller eta Graves etxeko defendatzaileak edozein epaileren aurrean aparteko istorioak azaltzeko gai dira. Komunikabideek bezeroren bat errudun agertu arren, TNT&G enpresako abokatuek defentsa ikusgarria eraikiko dute auzipetuak babesteko, kostuak eta ondorioak aintzat hartu gabe.

Victor Garberrek Ron Trott letradun egozentriko eta manipulatzailearen rola jokatuko du. Herrialde osoko talk-showetan agertzeko zaletasun handia du eta oso ezaguna da. Karismatikoa oso, bezero berriak erakartzeko gaitasuna du; jazotako gertakarien gainean hobekien datorkion ikuspuntua azaltzeko abilezia du eta nahi duen guztia lortzen du beti. Epaimahaiko kideek gorroto dute. Kosta ahala kosta garaile izaten da eta bere inguruan irabazteko edozer egingo duten lankideak ditu.

Trotten eskuineko eskua Tom Nicholson da. Telebista kamerak urrun nahi izaten ditu. Auziak epaiketa-gelan borroka egiten irabazten direla uste du eta horretan maisua da bera. Serioa, ganorazkoa eta konpromisoak hartzeko beti prest, Ronen alter-egoa da.

Luther Graves garai baten fiskal izandako abokatua dugu. Afro-amerikar komunitatearentzat liderra da, harreman eta kontaktu baliotsuak ditu eta politikan ere interes handiak. Akusazioak zein defentsak epai-mahaiaren aurrean azalduko duen bertsioa aurreikusteko gaitasuna du, eta horrela aldez aurrerik prestatu dezake bere saioa.

Laugarrena, Alden Tuller emakume gaztea dugu. Anbizio handiko abokatua, auzitegi eta lege gai korapilotsuen artean maisukiro moldatzen da. Modu analitikoan aztertzen du kasu bakoitza, eta lekukoak eta adituak besteen aurrean gaizki utziko ditu beti.

Lehenbiziko atalean, emaztea hil duelakoan Kevin O’Neil atxilotuko dute. Emakumea oso aberatsa zen lez krimenaren eragingarria dirua zela uste du poliziak. Emaztea jipoitu ondoren igerilekura bota izana egotziko diote. Iritzi publikoak errudun joko du hasieratik. Kevinek bere errugabetasuna aldarrikatuko du eta TNT&G etxearen zerbitzuak kontratatuko ditu. Abokatuek jendearen iritzi manipulatu duen barrutiko fiskal garrantzitsu bati egin beharko diote aurre. Tom, Luther eta Alden arituko dira kasu honetan eta epaiketan jarraituko duten estrategia prestatzen hasiko dira denbora galdu gabe. Kevinen esana egia dela frogatuko duen bertsioa eraikiko dute.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu