Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/07/03

Hannibalen eta Antzinako Erromaren garaia erakusten duen produkzio epikoa eskainiko du Euskal Telebistako lehen kateak asteazken iluntzean. Dokumentalak drama, azken historia-ikerketak eta 400 aktore eta espezialista uztartzen ditu heroi militar handienaren bizitza txundigarria berregiteko.

Kristo aurreko 200. urtean Erroma antzinaroko superpotentzia menderaezina zen. Garaipen bakoitzarekin Inperioa handituz zihoan. Garaiezina zela uste zuen eta bere bidean inor ezin zitekeela jarri. Baina arrakasta hau geratzeko ahalmena seguru izango zuen gizasemea sortu zen handik gutxira. Zin egin zuen Kartagori, garai batean Mediterraneo osoan agintzen zuen hiri liluragarriari, egindako kalte guztiengatik mendeku hartuko zuela.


Erromarekiko zuen higuinak ez zuen mugarik, eta mendekuaren izenean edozer egiteko asmoa zuen. Erromaren amesgaiztoa bilakatu zen gudariaren izena: Hannibal.

Espainiara erbesteratua, 26 urte dituela inoiz ikusi den kanpaina militarrik ikaragarriena antolatuko du. 40.000 soldadu eta 37 elefante bilduko ditu gudarako. 2.500 kilometro egingo ditu guztira; Espainian hasita, Pirinio basatiak gurutzatuko ditu, galiarren lurralde beldurgarrira iristeko. Handik Alpeetako mendikate elurtuak zeharkatuko ditu bere etsaien aurka borrokatzeko asmoarekin. Jende gutxik uste izan zuen balentria ausart hau egiteko gai izango zela.

Bidaia epiko honen ondorengoko borrokak krudel eta gupidagabeak izango dira oso; hain odoltsuak, hain bortitzak, ezen sinisteko zaila den.

Hannibalek erromatarrak garaiezinak direnaren mitoa suntsituko du, behin ez, hiru biderrez menderatuko baititu. Inperioak sufrituko duen hirugarren porrota izango da bere historiako latzena. Ondoren, Hannibalek Erromara bidea hartu eta etsaiak euren hirian bertan jazarriko ditu.

Guda honen ondareak egungo Europaren eta mendebaldeko zibilizazioen etorkizuna zehaztuko du.

 




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu