Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/07/02
Bartzelonan eta Madrilen aldi berean ospatzen den Summercase jaialdiaz arituko dira aste honetako "EiTB Kultura"n Kasier Chiefs taldearekin. Talde britainiarrak Yours Truly, Angry Mob izenburuko bere bigarren diskoa aurkeztuko du Bilbon hara joan aurretik.


Laurie Anderson artista izango da hurrengo protagonista. Multimedia teknologia erabiltzen du bere ikuskizunetan. 35 urte daramatza arte honekin jolasean, musika, poesia eta ikus-entzunezko baliabideak batuz. Bere azken lanak Homeland izena du eta ETBn izango da ikusgai.

Etxean, Getxoko Jazz eta Hondarribia Blues jaialdiak motorrak berotzen hasi dira. Getxon, Mister Cacho taldeak joko du. 18 eta 23 urte bitarteko Galiziako eta Madrilgo lau gazte dira. Egunotan, Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian ari dira entseguak egiten Getxoko 30. Jazz jaialdian eman behar duten kontzertua ondo prestatzeko.

Hondarribia Blues jaialdia berriagoa da. Aurten bigarren edizioa ospatuko du. "EiTB Kultura"ko lantaldeak Travellin´ Brothers taldearekin hitz egin du. Erandioko talde honek, jaialdiak antolatutako lehiaketa irabazi eta gero, bertan jotzeko aukera izango du. Lau urte daramatzate eszenatokietan eta dagoeneko bigarren albuma atera dute, From the road, errepideetan eta bidaietan inspiratuta.

Dantza ere nagusi izango da aste honetako saioan. Kukai dantza taldea eta Logela Multimedia kolektiboa elkarlanean aurkezten ari diren Taupadak ikuskizunaren inguruan solastatuko dira kameren aurrean. Euskal dantza tradizionalak, musika elektronikoa eta teknologi berriak batu dituzte. Txistua, alboka, txalaparta, musika elektronikoa, argiak, itzalak, fandangoak, aurreskua,... espresio mota guztiek dute bere tokia eszenatokian.

Jarraian, bi erakustaldi bisitatuko dituzte. Lehenbizikoa Gasteizko Zuloan dago ikusgai "Del fanzine al Manga Yaoi" izenburuarekin. Bigarrena Bilboko BBK aretoan dago eta Otto Steinert argazkilariaren lanak biltzen ditu. Alemaniako argazkilari honen lanez gain, beste artisten argazkiak daude erakusgai.

"EiTB Kultura" asteartero emititzen da ETB-2n 00:30ean eta ostegunetan ETB-1en 00:45ak aldera.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu