Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/07/27

Aurtengo udan,"Martin" telesailaren atal berriak grabatzen ari dira. Aldaketa eta berrikuntzak ekarriko dituzte ETB-1eko telesail arrakastatsura kurtso berrian. Besteak beste, Irutxulo Irratia itxi egingo dute, Maite (Irune Manzano) agertuko da eta Janisek (Amaia Iraundegi) lagun berriak izango ditu: Alba (Maddalen Lizaso) eta Zuriñe (Usue Nabarlaz). Hostoil eta Tentazioa ekoitz etxeek ETBrako lantzen ari diren "Martin"en denboraldi berrian, Irutxulo Irratia itxi egingo dute. Konpetentzia gogorra dela-eta, hori da zuzendaritzak hartuko duen erabakia lehen atalean.


69. atalarekin hasi eta 83. atalan grabatzen bukatuko du
"Martin" telesailaren lan-taldeak uda honetan. Errekor bat ETB-1eko egoera komedietarako. Bolada berrian, Mariak (Mireia Gabilondo) eta Iñaxiok (Isidoro Fernandez) utzitako tokia, ordea, odol gazteak beteko du. Horiexek izango baitira indartuko diren adarrak epe berri honetan.

   (osorik irakurri)




2007/07/25

Urtero legez, aurten ere euskal zaleekin egon da Euskal Telebista Frantziako Tourrean. Oraingo honetan, Julian Iantzik aurkeztuko du ETB-1eko erreportaje berezia iluntzeko 22:00ak aldera.

Uztailaren 23an Peyresourde gaineko giroa jasoko dute "Zaleon Tourra 2007" programan. Bertan, zale mordoa elkartuko da lasterketako euskal txirrindulariei animuak emateko. Euskal Herri osotik gerturatutako jarraitzaileekin egoteaz gain, Tourrean protagonistak diren kirolariekin beraiekin ere solastatuko da Julian Iantzi.

 

   (osorik irakurri)




2007/07/23

"EiTB Kultura" saioa eduki erakargarri eta tengarriz beteta dator ETBra aste honetan ere. Besteak beste, Anabel Alonso eta Koldobika Jauregirekin hitz egingo dute. Estreinatu berri da zinean Atasco en la Nacional, Pablo Carbonel eta Anabel Alonso protagonista dituen filma. 16garren pelikula da dagoeneko hau Barakaldoko aktorearentzat. Alonsok, azken lan honetaz mintzatzeaz gain, bere kultur gustuak aletuko ditu ETBko saioan.


Koldobika Jauregi eskultoreak azken lanak erakutsiko ditu. Zuberoko Altzuku herrian “Altzuko kantak” erakusketa inauguratuko du aste honetan. Artistak “EiTB Kultura”ko lan-taldea hartu du Alkizako tailerrean, eta bere lan prozesuaz eta artearekin duen harremanaz hitz egin du.

   (osorik irakurri)




2007/07/19
Ostegun honetan, Roberto Moso kazetariaren La Radio Encendida liburua aurkeztu da. Bertan, bederatzi kontakizun eta bere irratiko jarduna biltzen duen diskoa daude. Roberto Mosoren hirugarren liburua da, oraingo honetan Radio Euskadik argitaratua.
Lan hau osatzen duten bederatzi kontakizunetan garai bateko kontuak harrotzen ditu idazleak: moda-modan zeuden diskoteketako giroa, ia-ia ligatzeko aukera eskaintzen zuten jai zalapartatsuak eta Marxen doktrinaren bi orrialdetan oinarritutako militantzia porrokatua, esate baterako.

   (osorik irakurri)




2007/07/18

"Justizia" telesailaren Neska Ederra atal berria eskainiko du Euskal Telebistako lehen kateak  ostegunean, gaueko hamarretan.

 Ann Digg neska gazteak musika ekoizle ezagun bat hil izana aitortzen duenean, Tomek bere burua defendatzearren gertatu zela sinistu eta Roni eskatuko dio kasua har dezan debalde.

   (osorik irakurri)




2007/07/17

Euskal Autonomia Erkidegoko Tokiko Telebista Digitalen esparrua behin betiko finkatu nahian 57 baimen onartu berri ditu Jaurlaritzak.

EAEn bi urteren buruan abian jarriko diren ia 60 tokiko telebista kate gehienak enpresa pribatuek kudeatuko dituzte. Donostiako eta Barakaldoko barrutietan baino ez dute eskatu hango telebista zerbitzuak bertako Udalek zuzenean kudeatzeko eskubidea.

Horiek horrela, Bizkaian, esaterako, Canal Bizkaia eta Telebilbao ia lurralde osoan arituko dira.

Gipuzkoan, beste horrenbeste gertatuko da “Gipuzkoako Ikus-entzunezko Hedabideen Taldea” enpresarekin eta Goiena Komunikazio taldeak ere baimena eskuratu du.

Euskarazko telebista kate bat sortu nahi zuen ekimen batek ere tokiko telebista digitala kudeatzeko baimena lortu du barruti gehienetan.

Hala ere, Jaurlaritzak gaur onartutako baimen guztiak ez dira behin betikoak, 28 baldintzatutakoak dira eta.

Tokiko Telebista Digitala arautzeko eta garatzeko Jaurlaritzaren dekretuak 15 barruti ezarri ditu Euskal Autonomia Erkidegoan eta bakoitzak lau telebista kate izango ditu. Gobernuaren asmoa bikoitza da: alde batetik gertuko informazioa lehenestea, eta bestetik, euskara bultzatzea.

 (osorik irakurri)



2007/07/16

Aste honetan, Wagon Cookin´ taldearen musikaz gozatuko du "EiTB Kultura" saioko ikuslegoak. Europako musika elektronikoaren eta jazz joera berrien alorrean talde ospetsuenetakoa osatzen dute nafarrek. Lan berria atera dute Two Faces izenburuarekin. Bi diskok osatzen dute Javier eta Luis Garayalde anaien albuma: bata haien izaera elektronikoan oinarritzen da; bestea musika taldean sortzen duten soinuari buruzkoa da. Donostiako Jazzaldiaren hasierako kontzertua emango dute astelehenean Haizearen Orrazian.

Azken emanaldia, berriz, Elvis Costellok eta Allen Toussaintek eskainiko dute, datorren uztailaren 29an. Zazpi egunez, 80 kontzertu inguru egingo dira hiriko zenbait txokotan. Aipatutakoekin batera, beste izen handi asko: Pat Metheny, Chick Corea, Madeleine Peyroux, Neneh Cherry eta Living Colour, esaterako. Donostiako 42. Jazzaldiak etxeko musika ere eskainiko du. Nazioarteko izarren artean Euskadiko 12 talde arituko dira, eta horietako hirurekin egongo da "EiTB Kultura": Gasteiz Big Band, Stay Blues eta The Cherry Boppers.

 

   (osorik irakurri)




2007/07/13

Asteleheneko eta astearteko atalekin bukatuko da Euskal Telebistako "Goenkale" telesailaren aurtengo denboraldia.

Asierri premiazko ebakuntza egin beharko diote, eta Nekaneren bizia ere arriskuan egongo da. Andonik oso erabaki zaila hartu beharko du hilzorian duen neskalagunaren bizia salbatu nahi badu. Bien bitartean, Agurtzane azkenekoz elkartuko da Martxelorekin eta hitzordu honek etorkizunean eragin latza izango du.

   (osorik irakurri)




2007/07/13
Elhuyar Fundazioak baieztatu duenez, EAEko egunkarietan argitaratutako albisteen %1,75 zientziari eta teknologiari buruzkoak dira.

Hori da mota horretako albisteei buruz ondoz ondoko laugarren urtez fundazio horrek egindako ikerketa baten ondorioa.

   (osorik irakurri)




2007/07/11
Hala, egungo ETB1 eta ETB2 kateekin batera, hirugarren eta laugarren kate bat ere izango ditugu. Bata euskara hutsean izango da, ume eta gaztetxoei zuzenduta, batez ere; eta besteak euskaraz eta gaztelaniaz emitituko du, neurri berean.

   (osorik irakurri)




2007/07/10

Laster, Euskal Telebistaren bigarren kateak “Nip Tuck: A Golpe de Bisturí” telesailaren laugarren denboraldia eskainiko du. Atal sorta honetan, Sean McNamara eta Christian Troy zirujauekin batera, oihartzun eta izen handiko artistak ikus ahal izango ditugu, hala nola, Brooke Shields, Alanis Morrisette, Kathleen Turner, Catherine Deneuve, Jacqueline Bisset, Melissa Gilbert, Rosie O'Donnell, Richard Chamberlain eta Larry Hagman.

Christian Troy (Julian Macmaon) eta Sean McNamara (Dylan Walsh) medikuen istorioez gain, familia eta hurbilekoek ere garrantzia handia hartuko dute denboraldi honetan. Julia (Joely Richardson) Seanen emazte eta bere seme-alaben ama da; Matt, Annie eta bidean datorren umearen ama, alegia. Michelle Landau (Sanaa Lathan) pertsonaje berria dugu, Troy eta McNamararen ugazaba bihurtuko da. Kimber Henry (Kelly Carlson) modelo ohia, Troyren neskalaguna eta klinikako bezeroa da tarteka. Noraezean dabil beti eta Zientziologiarekin zerikusia izango du bolada honetan. Matt McNamara (John Hensley) Sean eta Juliaren 19 urteko semea da eta askotan familiako kiderik helduena dirudi. Azkenik, Liz Cruz (Roma Maffia) dugu, klinika nahaspilatsuko anestesista, emakume zuhur eta zentzuduna.

 

   (osorik irakurri)




2007/07/10

Australiako Lonely Planet argitaletxeak Estatu espainiarra hautatu du bidaiei buruzko lehen hilabetekaria argitaratzeko. Abuztuaren 28an, Lonely Planet magazine aldizkariak 60.000 aleko tirada izango du gaztelaniaz. Aldizkari berri honek Lonely Planet eta bidaietako kazetaritzan adituak diren beste argitaletxe ezagunetako idazleen kolaborazioa izango du. 5,95 euro balioko du eta 164 orrialde izango ditu lehenengo aleak.

 

   (osorik irakurri)




2007/07/04

Ostegunean, uztailak 5, Euskal Telebistako lehen kateak "Justizia" telesail berria estreinatuko du 22:00etatik aurrera. Goi-mailako abokatutzaren alderik ilunena eta ezezagunena erakutsiko du, hedabideen mutur sartzeaz saturatutako garaietan.

Jerry Bruckheimeren eskutik datorren ekoizpenak abokatu-langela baten isilpeko kontuak izango dute hizpide. Errudun izan arren epaileek euren bezeroak errugabetzat jo ditzaten izango da protagonisten helburu nagusia.

   (osorik irakurri)




2007/07/03

Hannibalen eta Antzinako Erromaren garaia erakusten duen produkzio epikoa eskainiko du Euskal Telebistako lehen kateak asteazken iluntzean. Dokumentalak drama, azken historia-ikerketak eta 400 aktore eta espezialista uztartzen ditu heroi militar handienaren bizitza txundigarria berregiteko.

Kristo aurreko 200. urtean Erroma antzinaroko superpotentzia menderaezina zen. Garaipen bakoitzarekin Inperioa handituz zihoan. Garaiezina zela uste zuen eta bere bidean inor ezin zitekeela jarri. Baina arrakasta hau geratzeko ahalmena seguru izango zuen gizasemea sortu zen handik gutxira. Zin egin zuen Kartagori, garai batean Mediterraneo osoan agintzen zuen hiri liluragarriari, egindako kalte guztiengatik mendeku hartuko zuela.

   (osorik irakurri)




2007/07/02
Bartzelonan eta Madrilen aldi berean ospatzen den Summercase jaialdiaz arituko dira aste honetako "EiTB Kultura"n Kasier Chiefs taldearekin. Talde britainiarrak Yours Truly, Angry Mob izenburuko bere bigarren diskoa aurkeztuko du Bilbon hara joan aurretik.

   (osorik irakurri)




 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu