![]() |
2007/06/29
EiTBk ostiral honetan, ekainaren 29an, 1.200 m2ko platoa inauguratu du Donostiako Miramongo egoitzan. Ekitaldi ofiziala izan da eta bertan egon dira Andoni Ortuzar EiTBko zuzendari nagusiarekin batera, Imanol Agote Gipuzkoako Aldundiko Kultura Diputatua, eta Edurne Basoa Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaria.
Hitzordu honetan egon dira baita ere Joakin Telleria Miramon Teknologi Elkartegiko zuzendaria, Juan Diego EiTBko Kudeaketa zuzendaria, Julian Beloki EiTB Irratiko zuzendari-koordinatzailea, Joselu Blanco ETBko Programazio eta Programa zuzendaria, Jabier Arizkorreta Miramongo produkzio zentroaren zuzendariordea, Julian Florez Vicomtech-eko zuzendaria eta Javier Calera Vilau enpresako zuzendaria.
"Pilotari"ren grabazioa
Platoa alderik alde ikusteaz gainera, gonbidatuek “Pilotari” telesailaren grabazioa ikusi ahal izan dute. “Pilotari” da plato hau erabiltzen duen ETBko lehen ekoizpena. 3 Koma eta Baleukok Euskal Telebistarentzat eginiko telesailak bederatzi set hartzen ditu platoan; tartean, sagardotegia, sukaldea, bulegoa eta harrera daude.
“Pilotari” Emilio MacGregorrek zuzendutako lana da eta Iñigo Aranbarri aktorea du protagonista. Datorren ikasturtean izango da ikusgai ETB-1en. Asterokoa eta familia guztiari zuzendutako lana izango da. Orain gutxi arte “Goenkale”n ikusi ahal izan dugun aktoreak Julen Gortari pilotari gaztea hezurmamituko du. Bere inguruan jazotzen dena, bere familia, lagunak eta lankideen bizipenak bilduko ditu.
Aktore ezagun eta puntakoek parte hartzen dute ekoizpen honetan: Joseba Apaolaza, Lierni Fresnedo, Asier Hormaza, Koldo Losada, Iñaki Beraetxe, Maitena Salinas, Amane Ibañez, Paul Narvarlaz, Jose Antonio Bengoetxea, Pedro Otaegi, Ivan Malo, Matxalen de Pedro, Karmele Aranburu, Xabi San Sebastian, Aintzane Gamiz, Xabi Ortuzar, Eric Probanza, Iratxe Urkiaga, Urki Muguruza, Ekain Arrieta eta Iñaki Esnaola.
Fikzioaren faktoria
Plato 27 izendatuko duten plato berriarekin, Miramonek platoei eskainitako azalera %50 handitu du. Donostiako produkzio gunea pil-pilean dagoen fikzio eta saio entretenigarrien lantegia da; urte guztian dago jardunean. Udan ere topera arituko dira telesailen grabazioekin. Esate baterako, grabazioaren erdia Artikutzan duen “Balbemendi”rekin, “Martin”en bolada berriarekin, arestian aipatutako “Pilotari”rekin eta grabazio gunea Oiartzunen duen "Mi Querido Klikowsky"rekin. Abuztu amaierarako ere lanean jarriko dira “Date el Bote”, “Vaya Semanita”, “Mihiluze”, “Goenkale” eta jakina, kurtso berriari begira sortzen diren beste proiektuak. Miramon guztiak hartzeko prest dago.
Iruzkin bat egin
Azken erantzunak
Pilotari gazte baten bizipenak - izs - 2008-10-13 16:52:10
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53

Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)

Artxiboak
Urria 2008 (3)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu