![]() |
Jose Luis Korta Euskal Telebistak igande gauean estreinatuko duen "Itsasontzi Baten...." reality berriaren protagonista izango da.
Orioko arraunlari eta patroi ezagun eta ika-mikatsuaren eguneroko bizitzari buruzko saioa da, bera izango da protagonista bat eta bakarra. Bere hiperaktibitatea eta inpultsibitatea agerian geratuko dira igandero, 21:30ak aldera. Ostiralean, Kortak berak saioaren nondik norakoak kontatuko ditu "Pasalo" magazinean.
Arraunlarien entrenatzaile ospetsuaren eguneroko bizitza izango da ikusgai "Itsasontzi Baten..." saioan. Halaber, gaur-gaurko gaiak aztertuko ditu bere ikuspegi pertsonaletik.
Karisma eta nortasun handiko gizona da Korta. Saioko arduradunen hitzetan, "pertsona zuzena, konfiantzazkoa, jatorra, ospetsua eta ika-mikatsua da. Gainera, egun pil-pilean dagoen pertsonaia da, bai kirolari bezala, baita telebistan egin dituen saioengatik ere".
"Itsasontzi Baten..." saioan azalduko duten bezala, oriotarrak agenda bete-betea du une oro. 58 urterekin, Kortak martxa frenetikoa darama. Bere erronketako bat, Nessy munstroa bizi den lakuko ibilbidea osatzea da. 37 kilometro egingo ditu piraguan. Saioko lantaldea berarekin joan da Oriotik Eskoziara autoz. Eurotunela pasa eta London eta Edinburgo hirietatik barrena joango dira. 
Gaur eguneko gaiei buruz duen iritzia eskainiko du Kortak, ohikoa duen modu zuzen eta irudimentsuarekin. Lehen Mailako euskal futbol taldeen egoera larria dela eta, Korta Lezaman eta Zubietan izango da. San Mames eta Anoeta estadioetako harmailetan ere ikusiko dugu. Lotina, Etxeberria eta Pitermanekin solastatuko da eta futbol giroan bete betean murgilduko da.
Kortaren etxea eta familia ezagutuko dituzte; eurei eskaintzen die duen denbora libre apurra. Eta eguneroko jardunean ikusiko dugu: itsaso zabalean Isuntzarekin entrenatzen, irratsaioetan kolaboratzen, bilobak zaintzen, pilota partida bat ikusten, ehizean, tenisean jokatzen, arrantzan, sukaldean,... Korta edozertarako prest dago.
Bere bizitzako unerik garrantzitsuenak ere ekarriko ditu gogora eta bere lagunen zein etsaien inguruan mintzatuko da Korta. Orain arte ikusi ez ditugun irudiak emango dituzte: olinpiadetakoak, estropadetakoak, izan dituen liskarretakoak. Benetako Jose Luis Korta ezagutuko dugu.
Unai Basurko eta Jose Luis de Ugarte, lehenbiziko atalean
Lehen saioan, Eskoziarako bidaia prestatzeko Unai Basurko eta Jose Luis de Ugarte itsas gizon adituengana joko du Kortak gomendio eta laguntza eske. Horrez gain, oriotarraren ibilbide profesionala errepasatuko dute, bere bizitzako ika-mikak eta liskarrak barne.
Sakona da Kortak kirol munduan eta, oro har, gizartean utzi duen aztarna. Arraun elkarte handienekin hainbat sari lortu ditu, tartean 10 Espainiako Txapelketa eta 14 Kontxako Bandera, (errekorra). Nola nahi ere, Kaikun eman zituen urte oparoenetarikoak 1976tik 1987ra bitartean. Garai hartan, Sestaoko elkartea zen arraun munduan jaun eta jabe. 20 urte beranduago, Korta Kaikura itzuli da, baina egoera oso bestelakoa da: trainerua TKE ligan, bigarren mailan da, instalazioak egoera kaskarrean daude eta egoitza bertan behera utzita. Garai bateko distira erabat galduta eta ahaztuta. Gauzak honela, gai izango ote da Oriokoa egoerari buelta eman eta Kaikuren nagusitasuna berreskuratzeko?
Erronka berri horren lekuko izango dira "Itsasontzi Baten..." saioko ikus-entzuleak. Nerbioi itsasadarrean arraunlarien entrenamendua zuzenean eta trainerua barrutik ikusiko dugu, patroiaren aginduak entzun eta garaipenak lortzeko Kortak erabiltzen dituen sekretuak ezagutuko ditugu.
Marinel baten bloga
Dagoeneko airean da Kortaren bloga eitb.com gunean. Astero biziko dituen esperientzia eta bizipen guztiak komentatuko ditu Kortak blog honen bitartez, eta ikuslegoak ere iritzia eman ahal izango du.
Jose Luis Kortak Euskal Telebistako hainbat saiotan hartu du parte. "Pásalo" magazinean aritu zen kolaboratzaile, "BasXtrem" realityan parte hartu zuen eta "El Conquistador del Fin del Mundo"ko kapitaina izan da birritan.
Joxean Goñi eta Txema Montoya dira "Itsasontzi Baten..." Hostoil etxeak ETBrako ekoiztutako saio berriaren zuzendariak.
1. Korta, ez nuen hau zutaz espero, nola defenditu al duzu piterman bezalako tipo bat????? egin duenarekin ta zuk babesten. zer egingo zenuke piterman athletick edo erreala erosi balu????
Orduan seguru beraren kontra joango zinateke. Gora alaves ta osasuna. KORTA KANPORA!!!!!!!!!!!!!!!!!!
red - 2007/07/23 14:37:27
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





