Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/06/28
Asteazken honetan, ekainaren 27an, EiTB Kultura/EHUko Arte Ederren Fakultatearen Lehen Bideosormen Lehiaketaren sari banaketa egin da Euskal Irrati Telebistak Bilbon duen egoitza berrian. Ospakizunak "EiTB Kultura" saioaren ehungarren emisioarekin bat egin du.

Irabazleak honako hauek izan dira: Bideosorkuntza atalean, Raul Calle Martin Crisis de claridad lanarengatik, Elisabet Hernandez ¿Dónde? lanarengatik eta Brenan Duarte Rosariorekin. Animazioan, berriz, Jorge Nuñezek jaso du saria Post-it lanarengatik, Damaris Panek Naciendo soy sin sentido ikus-entzunezkoarekin eta Ines Uribarren Danza lanarengatik saritu dute. Kontaketa atalari dagokionez, Niko Vazquez eta Eva Mateos (Hurrengo geltokia), Angel Tirado eta Anna Maria Anderloni (Ciudad leve) eta Arantza Beitia (Alfombra mágica) saritu dituzte. Natalia Romok Yong izenburuko lanarekin eraman du publikoaren saria.


Denboraldi honetan, Euskal Telebistako kultur agendak lehiaketan parte hartu duten lanen aukeraketa eskaini du; jatorri eta estilo ezberdineko bideoak izan dira. Lehiaketaren irabazleak baliabide eta material guztiak izango ditu hurrengo artelana finantzatzeko Montehermoson, Artelekun edota Bilbao Arten.

Iaz bezala, hiru sailetan banatu dira lanak: bideosorkuntza, kontaketa eta animazioa. Baina aurten publikoaren saria ere banatu dute. Epai-mahaiko kideek esandakoaren arabera, aurkeztu diren lanek hasieran jarritako jomugak gainditu dituzte, oso maila ona erakutsiz. 60 lan inguru aurkeztu dira lehiaketara eta heren bat baino gehiago ikusi ahal izan dira Euskal Telebistako saioan.

Ekitaldiak "EiTB Kultura" saioaren 100. emisioarekin bat egin du. Sari banaketa festa handi batekin ospatu dute 20:00etan EiTBk Bilbon duen egoitza berrian eta bertan izan dira lehiaketa babestu eta antolatu duten ordezkariak: Joselu Blanco, ETBko Programazio eta Programa zuzendaria; Xabier Arakistain Arakis, Montehermoso kultur guneko zuzendaria; Agustin Ramos, EHUko Arte Ederretako Fakultateko irakaslea; Aitor Bengoetxea, Artelekuko ikus-entzunezkoen arduraduna; Ibone Bengoetxea, Bilboko Udaletxeko zinegotzi eta Bilbao Arte Fundazioko arduraduna, eta "EiTB Kultura"ko lan-talde osoa.

Bestalde, Audience taldearen pieza musikal batzuk entzun ahal izan ziren hizlari desberdinen tartean.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu