![]() |
Pausoka ekoiztetxeko talde bat Artikutzan dabil egunotan "Balbemendi" telesailaren bigarren denboraldia grabatzen. Misteriozko telesail honen 12 atal berri egingo dira, ordu beteko iraupena izango dutenak, datorren ikasturtean ETB-1en emateko.
Urte bete pasa da Rosa hil zenetik eta haren oroimen meza dago Balbemendin. Ane (Edurne Azuara) eta Fermin (Asier Hernandez) herrira datoz. Mezetan daudela, Balbemendi isolaturik utziko duen lurrikara bat gertatuko da. Hortik aurrerakoak kontatuko dira atal sorta berrian, ordura arte isilpean gorde diren sekretuak azaleratzen hasiko baitira.
Emaztea galdu ostean, Antonio Lizarragak (Kandido Uranga) bizitza berri bati ekingo dio bere bi semeekin, Antxon (Juan Urretabizkaia) eta Peru (Markel Gajate).
“Balbemendi”ko beste protagonista nagusia Lopez de Goikoetxea familia dugu. Jesus (Patxi Santamaria) herriko nekazal etxeko nagusia da. Alarguna da. Estibaliz (Aintzane Crujeiras), Olatz (Maria Melo) eta Maddi (Lide Fernandez) alabak ditu, eta Bixenta (Pilar Rodriguez) amaginarreba.
Lehen denboralditik ezagutzen ditugun beste aktoreak Jon (Jose Kruz Gurrutxaga), herrian bizi den informatikaria; Gorka (Manex Fuchs), parke naturaleko gidaria, eta Juantxo (Juan Luis Mendiaraz) artzaina dira.
Ane protagonista nagusiak Balbemendiko parke naturalean bizitako istorio zirraragarriak jarraipena izango du 12 atal berri hauetan. Lehen denboraldian airean geratu ziren kontu ugari argituko dira eta berriro ikus-entzuleen arreta bereganatuko duten trama berriak ere garatuko dira.
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





