![]() |
2007/06/25
Euskal Telebistako kulturan murgiltzeko saioak 100. atal beteko du aste honetan. Urtemuga ospatzeko, alde batetik, saioak egun batez irudia aldatuko du. Kareta eta xaflada berriak izango ditu eta, nola ez, edukiak.
Ehungarren emisioan, gainera, pieza berezi bat izango da ikusgai non, omenaldi moduan, saiotik pasa diren aurpegiak gogora ekarriko dituzten. Bestetik, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateak eta ETBko saioak antolatutako Bideosormenaren Lehen Lehiaketaren bigarren ekitaldia ospatuko dute EiTBk Bilbaon duen egoitza berrian festa handi batekin, asteazkenean, hilak 27an.
Arakis bezala ezaguna den Xabier Arakistain artista 100. atal honen lehenbiziko protagonista izango da. Gasteizen zuzentzen duen Montehermoso kultur gunearen funtzionamendua azalduko du. Zentroan egun ikusgai dauden erakustaldi garrantzitsuenen berri emateaz gain, bere bizitza pertsonalaren hainbat datu aitortuko ditu kameren aurrean.
Bilbao BBK Live musika jaialdia bukatuko da asteburu honetan eta Idauze Mendin (Xuberoan) ospatuko den Euskal Herria Zuzenean jaialdiari leku utziko dio. Antolatzaileek programaren berri emango dute. Jaialdiaren helburua nagusia euskara sustatzea da. Bertan Fermin Muguruza, Kepa Junkera, Gozategi eta Anestesia taldeak, besteak beste, zuzenean ikusteko aukera izango dugu.
Mundu osoko paisajistek eta artistek lorategi ikusgarriak sortu dituzte Bilbaoko hirigunean. Bizkaiko hiriburuan antolatzen den Lorategien Nazioarteko I. Lehiaketa da. Bilbolorategia 2007. Fundacion Bilbao 700-III Millenium Fundazioak eta Bilboko Udalak antolatu dute, eta paisajismoaren eta diseinuaren sektorearen barruan hitzordu garrantzitsua izan nahi du. Partehartzaileen artean, Javier Mariscal, Artur Bossy, Oscar Tusquets, Alianto anaiak eta Ouka Lee.
Ouka Lele argazkilari madrildarrak, hain zuzen, Donostiako Kur galerian ikusgai ditu bere azken lanak. 2005eko Argazkilaritza Sariak naturak eta emakumeak bat egiten duten lanak erakutsiko dizkie ikuslegoari.
Lekuz Leku Nazioarteko Lehen Dantza jaialdian ere izango da "EiTB Kultura". Dantzariek euren azken sorkuntzak erakutsiko dituzte Bilbaoko kaleetan. Horien artean, Matxalen Bilbao bizkaitarra izango da, Haiku Cuatro izenburuko lana berriarekin.
Udan antzerki jaialdi ugari antolatzen dira kalean. Lekeitiokoa garrantzitsuenen artean dago. Gaitzerdi konpainiak bere azken ikuskizuna aurkeztuko du, Kulunka izenburupean. Lan honen zehaztasun guztien berri emateaz gain, orain arte egindako ibilbidearen errepaso zabala egingo du antzerki taldeak.
"EiTB Kultura" saioaren ehungarren emisioa asteartean, ekainak 26, 01:25ean izango da ikusgai ETB-2n, eta ostegunean, hilak 28, 01:25ean, ETB-1en.

Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Azken erantzunak
Pilotari gazte baten bizipenak - izs - 2008-10-13 16:52:10
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53

Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)

Artxiboak
Urria 2008 (3)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu