Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/06/22
“Euskal Herria, Bide Batez / Rutas por Euskal Herria” estreinatuko du laster Euskal Telebistak lehen katean. OndorenETB-2n ere emango da dokumental saioa. “Euskal Herria: Lau Haizeetara” egin zutenen eskutik dator proiektua eta Gromaz ekoitzetxeak egin du. Euskal geografia beste begirada batetik erakutsi nahi du. Xarma berezia duten 13 ibilbide aukeratu dituzte txango honetarako.


13 atal ditu dokumental sailak, 25 minutukoa bakoitza. Herri eta parajeetatik barrena bidaia ikusgarria proposatuko dute. Erakin, gaztelu eta katedraletan barna eta historiaz kutsatutako eraikinetan dauden hotel eta jatetxeetan ere erreparatuko dute, besteak beste.

Ez da bakarrik leku bakoitzaren alderdi historikoa jorratuko, “alderdi dibertitua ere kontuan izan nahi dugu, arrasto eta jakingarri interesgarriak ere eskaini nahi ditugu hainbat gauza egiteko”, adierazi du Eduardo Llorente saioaren zuzendariak. Inguruan dagoen jardun turistikoari, eta jai eta ohiturei begiratuko diete, ikus-entzuleak leku horretara erakartzeko.

“Gure helburua ikus-entzulea entretenitzea da eta jendea ibilbide hauek egitea animatzera, ibilbide errealak eta errazak dira”, diosku Llorentek. Ibilbide batzuk beste batzuk baino errazagoak dira, baina oro har, oinez, bizikletaz, kotxean edo itsasontziz egin daitezkeen txangoak dira.

“Euskal Herria, Bide Batez” saioak ibilbide eta leku interesgarrienak diseinu modernoko mapa bidez erakusten ditu; saio osoa bezala, berritzaile eta freskoak dira mapa hauek ere. Grabazioak goi teknologia erabiliz egin dira. Steadycam eta Car Kamera bidez, esate baterako. Kalitate handia eskaintzen duten sistema hauek airez hartutako irudiekin tartekatu dituzte.

Lehen atalean, Urdaibaiko eskumako ertzetik ibilaldia proposatuko dute. Alderdi hori ez dago oso jendeztatua eta bere horretan gordetzen ditu paisaia historiko eta kultur identitate arrastoak. Ibilbide berdea da, kulturaz, historiaz eta naturaz hornitua.

Balea bidea atalak Gipuzkoako kostaldeko herriak ikustera gonbidatuko gaitu. Ermita eta eliza gotikoak nabarmentzen dira ibilbide honetan. Arrantzale eta itsasoan galdutakoak babesten zituzten santuei eskainiak daude eliza hauek.

Ardo eta gazteluen ibilbidea izeneko saioak Arabako hegoaldera garamatza, Nafarroa eta Gaztelako erreinuak XII. mendean banatzen zituen muga zaharraren urratsa jarraitzera. Bertan, harresitutako hiri eta dorre feudalekin egingo dugu topo.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu