![]() |
Sormen-dokumentala eta road movie-aren artean kokatzen den Nömadak Tx filma eskainiko du ETB-1ek ostegunean, 22:00etan. Kontatzen duen istorioak Igor Otxoa eta Harkaitz Martinez de San Vicentek izandako desio bat du abiapuntu: txalaparta topagune bihurtzea; batetik, pertsona ezberdinen artean eta, bestetik, kulturen artean. Finean, txalaparta gauza berriak sortzeko elkarrizketagune bihurtzea. Iazko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen filma estreinakoz izango da ikusgai telebistan.
Txalaparta, euskal kulturaren sinboloa eta hotsa den hori, beste lurralde batzuetara eraman asmoz, Oreka Tx taldeko Igor Otxoak eta Harkaitz Martinez de San Vicentek planetako lekurik ezezagunenetara bidaiatzea pentsatu zuten, ahots eta soinu ezberdinen bila. Indiako adivasiekin –kastagabetuak-, Laponiako samiekin, Mongoliako estepako biztanleekin eta herri sahararrarekin batera bizitako esperientzia paregabea bildu dute ekoizpen honetan.
Lehen bidaia 2003an egin zuten, Indiako Bujerat estatura. Adivasien herrialdeko 66 musikarik egin zieten harrera, euren eskuz landutako musika tresnekin. Urruneko lekuetaraino iritsi ziren, oraindik arku eta geziekin ehizan ibiltzen diren herrietara.
Hurrengo urtean Europa iparraldera jo zuten, Laponiara. Bertan, izotzarekin eta zero azpiko tenperaturarekin musika egiten ikasi zuten. Iglu itxurako estudio batean egin zituzten grabazioak. Motozerrarekin makilak moldatu zituzten izotz zatiak kolpatzeko. Izotzez eginiko hotel batean hartu zuten ostatu eta emanaldia eskaini zuten antzerkia ere halakoa zen.
2005ean bi bidaia egin zituzten: Mongoliako estepara lehenengo eta Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara gero. Mongolian, nomadak diren Chatan etniakoekin egon ziren; zaldi gainean inguru hartako mendiak ezagutzeko aukera izan zuten. Tindoufen egon ziren egunetan bertako kultur jaialdian parte hartu zuten.
Gero eta globalizatuagoa den mundu honetan, Nömadak Tx aurkako norabidean doan egitasmoa da, beren ahotsa galdu nahi ez duten pertsonen espazioa. Film honek erakusten du aniztasunak gauza ederrak sortzen dituela. Baina, bereziki, agerian uzten du gutako bakoitzaren desioen indarra eta balioa, nahiz eta urrunekoak eta ezberdinak izan. Gauza ederrak, baliagarriak, onak egiteagatik borrokatzea da Nömadak Tx-eko protagonisten bizitza zentzuz betetzen duena.
Raul de la Fuentek zuzendu zuen filma, Pablo Iraburu, Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoak lagunduta.
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





