Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/06/19

XXI. mendeko gaitz zabalenetakoa da depresioa eta horren inguruko erreportaje berezia eskainiko du Euskal Telebistako lehen kateak asteazken gauean. Zuloan lanean Euskal Herriko hiru gaixorekin hitz egingo dute: Iñaki, Mirari eta Ane. Sexu, adin, lanbide eta bizileku ezberdinak dituzte, eta, hala ere, sufrimendua eta samina bera da.

Datuek diotenaren arabera, gaur egun 120 milioi pertsona dago munduan depresioak jota. 2006an Euskadin 10.000 laguni diagnostikatu zioten depresioa eta antsietatea. Gaitza hain zabaldurik egon arren, depresioa duten gaixoen %10a bakarrik joaten da espezialistarengana. Garatutako herrialdeetako langileen artean, Lanaren Nazioarteko Erakundeak dio 10etik batek depresioa, antsietatea edo estresa jasaten duela.

Azken hamarkadan hirukoiztu egin da antidepresiboen salmenta eta lasaigarriena bikoiztu. Gure eguneroko bizitzan depresioa tristurarekin nahasten dugu sarritan. Baina ez dira gauza bera. Depresioak kalte egiten dio osasunari, norberaren estimuari, errealitatea ulertzeko ahalmenari, itxurari eta loari. Noiz, zergatik azaltzen dira gure bizitzan? Ze arrisku izan dezake gaixoak? Nola lagundu hurbileko gaixoari? Galdera hauei erantzuna ematen saiatuko dira erreportajean.

Depresioa bizitzaren edozein ataletan ager daiteke, baina arruntena 20 eta 50 urte bitartekoen artean sortzea da. Normalean, emakumeek depresioaren atzaparretan jausteko arrisku handiagoa dute; gizonari, berriz, zailago egiten zaio aitortzea depresioa ari dela sufritzen.

Aditu batzuentzat modako gaixotasuna da, beste batzuentzat gizarte berriak indartutakoa. Blas Erkizia psikiatra da, eta Osakidetzako Beasaingo eta Azpeitiko Osasun Mentaleko Zentroak zuzentzen ditu. Horrez gainera, hainbat argitalpen ere baditu psikologiaz eta psikiatriaz. Erkiziak gaixotasun hau hobeto ulertzeko gakoak eskainiko ditu.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu