![]() |
"Kalaka" eztabaida saioak denboraldiko azkena izango du ostegun gau honetakoa. Eta udaren atarian, uda garaiko gaiak jorratuko dituzte Xabier Euzkitzen esanetara, gaueko 21:55etatik aurrera. Pello Zabala fraide frantziskotar eta eguraldi gizonak bisita egingo du "Kalaka"ra, hasteko eta behin, uda honetarako iragarpenaren berri eman diezagun, eta gero, azken ekaitzez eta aldaketa klimatikoaren eraginez hitz egiteko.
Eta behin iragarpena eginda, oporraldiarekin lotzen ditugun gaiei buruzko kalaka egingo dute eztabaida mahaian. Alde batetik, nudismoaz arituko dira kalakariak, eta nudismoa edonon egin ote litekeen edo inguru mugatuetan bakarrik galdera luzatuko dute. Eztabaida horretan arituko dira Koldo Martinez bioetikoa, Markos Zapiain filosofoa, Amaia Zubiria kantaria, Koldo Goitia kultur eragilea, Iñaki Antigüedad hidrogeologoa eta Ander Roscubas nudista.
Nudismoaz gain turismoaz ere egingo dute eztabaida, turismo sexualaz hain zuzen ere. Jakina da turista askok sexu erraza izaten den lekuak aukeratzen dituztela oporrak egiteko: Kuba, Dominikar Errepublika eta Brasil, besteak beste. Ildo horretatik, hango gizon-emakumeei sexuaren truke ordaintzea eta hemengo prostituzio etxe batera joatea gauza bera ote diren eztabaidatuko dute. Gai horretarako propio Zigor Aldama kazetariak ere hartuko du parte eztabaidan.
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





