![]() |
2007/06/07
Euskal Irrati Telebistako hedabide guztiek Euskal Bizikletari arreta zabala eskainiko diiote ostiraletik igandera bitartean. ETB-1ek azken kilometroen emanaldia eta eguneko etaparen laburpenak egingo ditu. Euskadi Irratiak eta Radio Euskadi-Radio Vitoriak ere etapa bukaerak emango dituzte zuzenean, eta jardunaldi bakoitzaren jarraipen zehatza egingo dute albistegietan eta orduz orduko buletinetan. Interneten, etapa on-line jarraitu ahal izango da eitb.com-en, eta eitb24.com orrialdeak, berriz, informazio zabala eskainiko du eta minutuz minutu lasterketa jarraitzeko aukera.
ETB-1eko emanaldi berezietan Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga, Aitor Osa eta Joseba Beloki arituko dira esatari. Lehen etapa Eibartik Tolosara bitartean jokatuko da. 15:45ean egingo dute bat zuzenean azken kilometroak eskaintzeko eta laburpena 21:20ean izango da ikusgai. Bigarren etapak bi zati izango ditu. Goizean Tolosa-Abadiño jokatuko da eta ETB-1ek 11:05ean hasiko du emanaldia. Arratsaldeko erlojupekoa 16:30etik aurrera jarraitu ahal izango dute ikus-entzuleek. Laburpena, berriz, 20:50ean. Igandeko jardunaldia, ohi denez, EiTBren Iurretako egoitzatik abiatuko da goizean goiz eta eguerdian amaitu Eibarren, Arrate gainean. 11:10ean hasiko da ETB-1eko saio berezia eta laburpena 16:35ean emango dute.
Euskadi Irratiko lan-taldea Jose Mari Apaolazak, Arritxu Iribarrek eta Xabier Usabiagak osatuko dute. Egunero ordu eta erdiko saio berezia egingo dute Euskal Bizikletaren azken kilometroak emateko. Orduz orduko emankizunetan eta albistegi saioetan ere lasterketaren berri emango dute. Radio Euskadi eta Radio Vitoriak ere adi-adi jarraituko dute txirrindularitza proba garrantzitsua. Lehen konexioa "Kilómetro Cero" saioan egingo dute, eguneko etapa abiatu aurreko egoeraren berri emateko. Unean uneko informazioa orduz orduko buletinetan ekarriko dute, eta azken kilometroak "Sprint Final" saioan, Cesar Perez Gazolaz, Mikel Bilbao, Dani Egaña eta Jose Ramon Uriartek gidatuta. Bertan, gainera, eguneko protagonistekin solastatuko dira.
eitb.com web orrialdeak egunero zuzenean eskainiko du txirrindularitza lasterketa, egunean-eguneko hasiera gunetik txirrindulariak helmugara iritsi arte. eitb24.com atariak, bestalde, kilometroz kilometroko jarraipena egitez gain, eguneko kronika eta sailkapenak eskainiko ditu.
17 talde ariko dira aurten Euskal Bizikletan. Sei Protour mailakoak (Caisse D´Epargne, Euskaltel-Euskadi, Lampre-Fondital, Liquigas Saunier Duval-Prodir eta Unibet.com), profesional mailakoak hamar (Acqua Sapone-Caffe Mokambo, Agritubel, Andalucía-Cajasur, Karpin Galicia, Relax-Gam, Barloworld, Fuerteventura-Canarias, Team L.P.R., Team Slipstream eta Tinkoff Credit Systems) eta kontinental mailako bat (Orbea) Ezbairik gabe egungo ziklismoan bildu litekeen pelotoi oparoenetakoa bilduko da beste behin Euskal Bizikletan.
Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Azken erantzunak
Pilotari gazte baten bizipenak - izs - 2008-10-13 16:52:10
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53

Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)

Artxiboak
Urria 2008 (3)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu