![]() |
2007/06/05
Klima aldaketa hitzetik hortzera dabilen gaia da. Komunikabideak behin eta berriz ari dira beroketa globalak munduan zehar izango duen eraginaz hitz egiten: tenperaturen gorakadaz, poloen urtzeko arriskuaz, itsasoaren maila igotzeaz... Euskal Herrian egoera nola bizi dugun aztertuko du Ama Lur berotua dokumentalak asteazken honetan, ETB-1en, gaueko hamarretan.
Zientzialarien arabera Iberiar penintsula izango da, mundu mailan, klima aldaketaren ondorioz kaltetuenetakoa. Baina, zeintzuk izango dira klima-aldaketak Euskal Herrian utziko dituen ondorioak? Zenbait adituk euren iritzia azalduko dute dokumental honetan, bizi dugun egoeraz eta etorkizunean gerta litekeenaz.
Xabier Caño klima aldaketari aurre egiteko Euskal Bulegoko zuzendariak datu orokorrak emango ditu gainera datorkigunaz jabetzeko, EAEn espero behar dugun egoeraz, epeez...

Xabier Irigoien Ozeanografian Doktore eta AZTIko Ozeanografia Biologikoa ataleko koordinatzailea da. Itsasoan eta gure kostaldean izango diren eraginak azalduko ditu: hondartzak, kostaldeko herriak, arrantza...
Iñaki Antigüedad EHUko Hidrogeologian Katedradunarekin urari eta ibaiei buruz hitz egingo dute. Euri gehiago edo gutxiago egingo duen, noiz eta nola botako duen, zer geratuko den ur emariekin, uholde arriskuaz...
Arturo Elosegi Biologian Doktore, Ekologo eta EHUko irakaslea da. Gure ingurumenean izango diren aldaketak aztertuko ditu: basoak, biodibertsitate murrizketa, nekazaritza...
Ama Lur berotua dokumentalaren grabazioa road movie bezala egin da. Hau da, Euskal Herri osotik bidaia egin dute, klima, paisaia eta ekosistema ezberdinetan izan daitezkeen ondorioak ezagutzeko. Gonbidatuak gaiari lotutako toki esanguratsuetan elkarrizketatu dituzte.
Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Azken erantzunak
Pilotari gazte baten bizipenak - izs - 2008-10-13 16:52:10
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53

Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)

Artxiboak
Urria 2008 (3)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu