![]() |
ETB-1 saio berri bat ari da prestatzen: "Baserria1907". Doku-soap itxurako programa honek duela 100 urte Euskal Herriko baserrietan egiten zen bizimodua irudikatuko du, eta horretarako prest dauden bi familiaren bila dabiltza. Izena emateko bi modu daude: 905 44 50 13 telefonora deitu edocastingbaserria1907@eitb.com helbide elektronikora idatzi.
"Baserria1907" saioak denboran atzera egingo du. Gure arbasoen bizimodua ezagutzeko modu bitxia eskainiko digu, XXI. mendeko herritarrak orduko bizi baldintzetara egokituz. "Abenturarako gogoa duten bi familia behar ditugu, egokitze-gaitasuna eta jakin mina dutenak", diote saioko arduradunek. Euren bitartez jakin ahal izango dute ikus-entzuleek duela 100 urte euskaldunak nola bizi ziren.
Saioa udan grabatuko da oraindik zehaztu gabe dagoen baserri batean. Bi bizitzatako etxea izango da eta orain dela mende bateko itxura izango du. Hainbat aditu ari dira lanean guztia prest izateko: etnografoak, historialariak, agronomoak...1907ko testuinguru historikoa ahalik eta modu zehatzenean irudikatu nahi dute. 
Baserrian animaliak zaindu beharko dituzte, ukuilu eta zelaiak txukun mantendu, baratzean lan egin… Etxean ez dute argi indarrik, urik eta telefonorik izango; gaur egun bizimodua hainbeste errazten diguten beste etxe tresnak ere ez. Garai hartako gauza eta lanabesekin moldatu beharko dira eguneroko bizitzan aurrera egiteko. Egiten duten guztiari begira izango dituzte telebistako kamerak.
K-2000 ekoiztetxeak egingo du saio berri hau Euskal Telebistarentzat. Britainia Handian, Zeelanda Berrian, Estatu Batuetan eta Irlandan egin den "The History House" saioa hartu dute oinarri. Formatu bera jarraituz, Galiziako Telebistak iaz "A Casa de 1906" saioa eman zuen, arrakasta izugarria lortuz. Familia guztiari zuzendutako saioa izango da.
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





