Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/06/29
EiTBk  ostiral honetan, ekainaren 29an, 1.200 m2ko platoa inauguratu du Donostiako Miramongo egoitzan. Ekitaldi ofiziala izan da eta bertan egon dira Andoni Ortuzar EiTBko zuzendari nagusiarekin batera, Imanol Agote Gipuzkoako Aldundiko Kultura Diputatua, eta Edurne Basoa Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaria. 

   (osorik irakurri)




2007/06/28

Jose Luis Korta Euskal Telebistak igande gauean estreinatuko duen "Itsasontzi Baten...." reality berriaren protagonista izango da.


Orioko arraunlari eta patroi ezagun eta ika-mikatsuaren eguneroko bizitzari buruzko saioa da, bera izango da protagonista bat eta bakarra. Bere hiperaktibitatea eta inpultsibitatea agerian geratuko dira igandero, 21:30ak aldera. Ostiralean, Kortak berak saioaren nondik norakoak kontatuko ditu "Pasalo" magazinean.

 

   (osorik irakurri)




2007/06/28
Asteazken honetan, ekainaren 27an, EiTB Kultura/EHUko Arte Ederren Fakultatearen Lehen Bideosormen Lehiaketaren sari banaketa egin da Euskal Irrati Telebistak Bilbon duen egoitza berrian. Ospakizunak "EiTB Kultura" saioaren ehungarren emisioarekin bat egin du.

Irabazleak honako hauek izan dira: Bideosorkuntza atalean, Raul Calle Martin Crisis de claridad lanarengatik, Elisabet Hernandez ¿Dónde? lanarengatik eta Brenan Duarte Rosariorekin. Animazioan, berriz, Jorge Nuñezek jaso du saria Post-it lanarengatik, Damaris Panek Naciendo soy sin sentido ikus-entzunezkoarekin eta Ines Uribarren Danza lanarengatik saritu dute. Kontaketa atalari dagokionez, Niko Vazquez eta Eva Mateos (Hurrengo geltokia), Angel Tirado eta Anna Maria Anderloni (Ciudad leve) eta Arantza Beitia (Alfombra mágica) saritu dituzte. Natalia Romok Yong izenburuko lanarekin eraman du publikoaren saria.

   (osorik irakurri)




2007/06/26

Pausoka ekoiztetxeko talde bat Artikutzan dabil egunotan "Balbemendi" telesailaren bigarren denboraldia grabatzen. Misteriozko telesail honen 12 atal berri egingo dira, ordu beteko iraupena izango dutenak, datorren ikasturtean ETB-1en emateko.

Lehen denboraldian aritu ziren aktoreei sei lagun gehitu zaizkie: Ramon Agirre, Oihana Maritorena, Alberto Berzal, Tesa Andonegi, Teresa Calo eta Gorka Zubeldia.

   (osorik irakurri)




2007/06/25

                                                                     
Euskal Telebistako kulturan murgiltzeko saioak 100. atal beteko du aste honetan. Urtemuga ospatzeko, alde batetik, saioak egun batez irudia aldatuko du. Kareta eta xaflada berriak izango ditu eta, nola ez, edukiak.

Ehungarren emisioan, gainera, pieza berezi bat izango da ikusgai non, omenaldi moduan, saiotik pasa diren aurpegiak gogora ekarriko dituzten. Bestetik, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateak eta ETBko saioak antolatutako Bideosormenaren Lehen Lehiaketaren bigarren ekitaldia ospatuko dute EiTBk Bilbaon duen egoitza berrian festa handi batekin, asteazkenean, hilak 27an.

   (osorik irakurri)




2007/06/22
“Euskal Herria, Bide Batez / Rutas por Euskal Herria” estreinatuko du laster Euskal Telebistak lehen katean. OndorenETB-2n ere emango da dokumental saioa. “Euskal Herria: Lau Haizeetara” egin zutenen eskutik dator proiektua eta Gromaz ekoitzetxeak egin du. Euskal geografia beste begirada batetik erakutsi nahi du. Xarma berezia duten 13 ibilbide aukeratu dituzte txango honetarako.

   (osorik irakurri)




2007/06/20

Sormen-dokumentala eta road movie-aren artean kokatzen den Nömadak Tx filma eskainiko du ETB-1ek ostegunean, 22:00etan. Kontatzen duen istorioak Igor Otxoa eta Harkaitz Martinez de San Vicentek izandako desio bat du abiapuntu: txalaparta topagune bihurtzea; batetik, pertsona ezberdinen artean eta, bestetik, kulturen artean. Finean, txalaparta gauza berriak sortzeko elkarrizketagune bihurtzea. Iazko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen filma estreinakoz izango da ikusgai telebistan.

   (osorik irakurri)




2007/06/19

XXI. mendeko gaitz zabalenetakoa da depresioa eta horren inguruko erreportaje berezia eskainiko du Euskal Telebistako lehen kateak asteazken gauean. Zuloan lanean Euskal Herriko hiru gaixorekin hitz egingo dute: Iñaki, Mirari eta Ane. Sexu, adin, lanbide eta bizileku ezberdinak dituzte, eta, hala ere, sufrimendua eta samina bera da.

   (osorik irakurri)




2007/06/19
Manu Leguineche euskal kazetariak jaso du Bilbon Euskal Kazetarien 2007ko Saria, "belaunaldi askotan erreferentzia bilakatu den profesional bat" delako.

Leguineche ezin izan zen ekitaldian egon, osasun arazoak tarteko, baina honen neba Benignok eta arreba Rosak hartu zuten golardoa.

   (osorik irakurri)




2007/06/13

"Kalaka" eztabaida saioak denboraldiko azkena izango du ostegun gau honetakoa. Eta udaren atarian, uda garaiko gaiak jorratuko dituzte Xabier Euzkitzen esanetara, gaueko 21:55etatik aurrera. Pello Zabala fraide frantziskotar eta eguraldi gizonak bisita egingo du "Kalaka"ra, hasteko eta behin, uda honetarako iragarpenaren berri eman diezagun, eta gero, azken ekaitzez eta aldaketa klimatikoaren eraginez hitz egiteko.

 

   (osorik irakurri)




2007/06/12

Asteazken gauetan Euskal Telebistako lehen kateak gaurkotasunarekin lotutako gaiak jorratzen dituzten dokumentalak eskaintzen ditu. Aste honetan, prostituzioaz arituko dira Argi Gorripean izeneko erreportajean, iluntzeko 22:00ak aldera.

   (osorik irakurri)




2007/06/11
Bilbao BBK Live Festival musika jaialdiaren bigarren edizioko informazio guztia eskainiko du Euskal Telebistako "EiTB Kultura" saioak aste honetan. Ekainaren 21tik aurrera nazioarteko artistarik onenak bilduko dira Kobetamendin. Ekitaldi handi hau antolatzen duen Last Tour International enpresak aurtengo berrikuntza guztiak eta joko duten taldeen inguruko datuak emango ditu.

   (osorik irakurri)




2007/06/11

Hainbat hamarkadetan, Joaquin Pratsek gidatu zuen lehiaketa Espainiako Telebistan, "A jugar" (Jolastera!) espresioa ezagun eginez. Programa ez zen berria, ordea, AEBetan duela 51 urte estreinatu baitzen!

   (osorik irakurri)




2007/06/08
Azterketa garaian daude buru belarri neska-mutilak, eta horregatik Euskal Telebistako "Bi Errepidean" saioa ikasleen bizimoduaz arduratu eta gazteek egun hauek nola bizi dituzten jakin nahi izan du.
Ikasleena omen da bizimoduen artean hoberena. Hala entzun izan dugu maiz; baina hori benetan horrela ote den jakiteko haiekin hitz egitea bezalakorik ez. Horretarako, bi ikasle aukeratu ditu programak, Unai Egaña eta Goretti Etxegarai. Ikasleen egoitza batean bizi da bata eta ikasle pisu batean bestea. Bi bizimodu horien arteko aldeak aztertuko ditu "Bi Errepidean"ek aste honetako atalean.

   (osorik irakurri)




2007/06/07
Euskal Irrati Telebistako hedabide guztiek Euskal Bizikletari arreta zabala eskainiko diiote ostiraletik igandera bitartean. ETB-1ek azken kilometroen emanaldia eta eguneko etaparen laburpenak egingo ditu. Euskadi Irratiak eta Radio Euskadi-Radio Vitoriak ere etapa bukaerak emango dituzte zuzenean, eta jardunaldi bakoitzaren jarraipen zehatza egingo dute albistegietan eta orduz orduko buletinetan. Interneten, etapa on-line jarraitu ahal izango da eitb.com-en, eta eitb24.com orrialdeak, berriz, informazio zabala eskainiko du eta minutuz minutu lasterketa jarraitzeko aukera.

   (osorik irakurri)




2007/06/05
Klima aldaketa hitzetik hortzera dabilen gaia da. Komunikabideak behin eta berriz ari dira beroketa globalak munduan zehar izango duen eraginaz hitz egiten: tenperaturen gorakadaz, poloen urtzeko arriskuaz, itsasoaren maila igotzeaz... Euskal Herrian egoera nola bizi dugun aztertuko du Ama Lur berotua dokumentalak asteazken honetan, ETB-1en, gaueko hamarretan.

   (osorik irakurri)




2007/06/02
Internet RCTV Venezuelako kanalaren aliatu bihurtu da, atariak eta YouTuberen moduko bideo orriak erabiltzen hasi baita hainbat saio igortzeko, nahiz eta bost egun igaro diren dagoeneko, Gobernuak emititzeko baimena berritu ez zionetik, telebista horri urte asko “kolpista” deitzen eman ondoren.

Igandeko gauerdian transmisioa moztu behar izan zuenetik, Venezuelako telebistarik handiena eta hedatuena bide alternatiboen bila ibili da herrialdeko etxeetan egoten jarraitzeko. Gainera, ez dute noizbait normaltasunez funtzionatzeko itxaropena galtzen.

   (osorik irakurri)




2007/06/01

ETB-1 saio berri bat ari da prestatzen: "Baserria1907". Doku-soap itxurako programa honek duela 100 urte Euskal Herriko baserrietan egiten zen bizimodua irudikatuko du, eta horretarako prest dauden bi familiaren bila dabiltza. Izena emateko bi modu daude: 905 44 50 13 telefonora deitu edocastingbaserria1907@eitb.com helbide elektronikora idatzi.

 

   (osorik irakurri)




2007/06/01
Jendeak sakelako telefonoarekin nahiz kamera digitalekin grabatutako irudiak erabiliko dituzte informatiboa egiteko. Ekainaren 12tik aurrera operatibo egongo den web orri batetik deskargatu ahal izango da materiala.

   (osorik irakurri)




 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (25)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (246)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Larunbatekoa umore gaua izango da ETB-1en Anjel Alkain eta konpainiarekin (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu