Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/05/30
Debako Praileaitzeko kobazuloaren inguruan sortu den eztabaidatik abiatuko da aste honetako "Kalaka". Bestalde, umeek gero eta gazteagotan erakargarri eta sexy agertzeko duten joeraz hitz egingo dute Xabier Euzkitzek ETB-1en gidatzen duen saioan, 22:00etan hasita.


Europan aurkitu den Goi Paleolitikoko aztarnategi inportanteenetakoa da Praileaitz, Aranzadi Zientzia Elkarteak azken urteotan bertan egin dituen indusketek frogatu dutenez. Koba hori babestu egin behar dela eskatu dute elkarte diferenteek. Gipuzkoako Diputazioa ere bat dator horrekin, baina inguruan dagoen harrobia ustiatzen jarraitzearen aldeko agertu da era berean.

Inma Zabaleta erreportaria Praileaitz inguruetan izan da eta alde guztiekin hitz egin du: Xabier Peñalber indusketen arduradunarekin, Imanol Agote Gipuzkoako Diputazioko Kultura zuzendariarekin eta Koldobika Jauregi Praileaitzeko Lagunak elkarteko kidearekin. Horiek denak entzunda, kultur ondarearen babesa eta garapen ekonomikoa nola uztartu eztabaidatuko dute "Kalaka"ko mahaian Xabier Euzkitzek gidatuta. Bertan izango dira Iñaki Antigüedad hidrogeologoa, Patxi Galarraga arkitektoa, Markos Zapiain filosofoa, Amaia Zubiria kantaria eta Jose Andres Etxebarria itzultzailea.

9 urte eta sexy

Ez da hori izango, ordea, aste honetako aztergai bakarra. Umeek gero eta gazteagotan erakargarri eta sexy agertzeko duten joeraz ere berta egingo dute "Kalaka"n.

Gizartean irudiek duten indarraren biktima dira mutiko eta neskatoak, eta horrek, maiz, sexualizazio goiztiarregia eragiten diotela diote zenbaitzuk, eta, gainera, sexuari buruz gaztetxoei gehiegi kontatzen zaiela diotenak. Bestetzuk, aldiz, umeak, gaur egun ere heldu izateko jolasean baino ez direla ari irizten diote. Eztabaida horretarako propio Ainhoa Saiz sexologoa ere batuko da "Kalaka"ko eztabaida mahaira.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu