![]() |
2007/05/29
Euskal Telebistak drogen mundura egingo du jauzia asteazken iluntzean Gaueko arrastoa dokumentalaren eskutik. 22:00etatik aurrera gaur egun ze droga mota kontsumitzen den eta zergatik hartzen diren azalduko du lan honek.
Drogak betidanik egon izan dira gizarte guztietan, eta maila sozial ezberdinetako pertsonek hartu izan dituzte. Hala ere, gaur egun kontsumoak gora egin du eta drogen munduan hasteko adina nabarmen jaitsi da. Garai batean, esklusio sozialerako gaia, egun sozializatzeko modu bilakatu da. Gazteen artean ongi ikusia dago, eta gainera prezioak merkeak dira eta legez kanpoko sustantziak errez lortu daitezke.
Erreportaje honetan egun zer eta zergatik kontsumitzen den argituko dute. Bestalde, drogen kontsumoak ze ondorio dakarren ere aztertuko dute. Horretarako, drogen munduarekin erlazio zuzena duten pertsonengana gerturatu dira.

ETB-1eko kamerak kalera irtengo dira gure herri eta hirietan gaua nola bizi den ezagutzeko. Gazteek non, nola eta zer kontsumitzen duten ikusteko aukera izango dute ikus-entzuleek. Era berean, drogekin arazo larriak izan dituzten bi gazte, 30 urteko Asier eta 24 urteko Jokin, elkarrizketatu dituzte. Bata sei urtez izan da anfetamina eta pastilla kontsumitzailea eta kokaina ere urte betez hartu zuen. Bestea, berriz, sei urtez polikontsumitzailea izandakoa da.
Bestalde, Arkaitz Agerretxe neurosikofarmakologo eta menpekotasun arazoetan adituak kontsumoaren eragin eta kalteez hitz egingo du. Eta bukatzeko "Ai laket!!" droga erabiltzaileen elkarteko kideen bitartez substantziak gertuagotik ezagutuko dituzte ikus-entzuleek.
Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Azken erantzunak
Pilotari gazte baten bizipenak - izs - 2008-10-13 16:52:10
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53

Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)

Artxiboak
Urria 2008 (3)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu