Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/05/25

Hiri handi batean eta herri txiki batean bizitzearen alde eta kontrako arrazoiak aztertuko dituzte astelehenean “Bi Errepidean” saioan. Ohi denez, bi lagun elkarrizketatuko dituzte Andoni Aizpuruk eta Urko Aristik. Klaudio Landa aurkezle ezagunarentzat Bilbo hiri perfektua da eta nekez etsiko luke hiriak ematen dion bizitasuna desagertuko balitz. Jesus Mari Gonzalez donostiarrak, berriz, bizimodu lasaiago baten aldeko apustua egin zuen duela 20 urte; Albaltzisketan bizi da ordudanik, baserrian.

Badirudi hiriak, askotan, herri txiki batek baino aukera gehiago ematen dituela gauzak egiteko orduan: aisialdirako aukera handiagoa dago, lana aurkitzeko baita ere, erosketak egiteko orduan ere edozein motatako dendak daude hiri handi batean, auzo batetik bestera edo beste herri batera mugitzeko garraio publiko gehiago dago, kontrol soziala txikiagoa da…
Baina herri txikiek badituzte baita ere erakargarri egiten duten makina bat gauza: herritarrek elkar hobeto ezagutzen dute, lasaiago bizi ahal dira herri txiki bateko bizilagunak hiriko estresetik at, laguntza behar izanez gero beti ere errazago lagunduko diote elkarri herri txiki batean elkar ezagutzen dutelako…

Horiek guztiak aztertu nahi izan dituzte saio honetan. Hiri batean eta herri txiki batean bizitzearen aldekoak eta kontrakoak. Zergatik batzuk aukeratzen duten hiri batean bizitzea eta beste batzuk herri txiki batean.

Klaudio Landa kazetariarengana jo du Andoni Aizpuruk. Bilbo da Euskal Herriko hiririk handiena eta bertan bizi da bera. Klaudiorentzat Bilbo hiri perfektua da eta nekez etsiko luke hiriak ematen dion bizitasuna desagertuko balitz. Izugarri maite du hirian batera eta bestera ibiltzea, dendaz denda, edo aisialdirako hiriak ematen dituen milaka aukerak aprobetxatuz: museoak, erakusketak, kontzertuak, zinea, antzerkia… Klaudio erabateko hiritarra da.

Bilbok ematen dituen aukeraz hitz egiteko, Bilboko kaleetatik barrena ibiliko dira, denda desberdinak bisitatuko dituzte, tranbia hartuko dute, Bilbon garraio publikoan mugitzeak zer nolako abantailak dituen ikusteko… Kontrol sozialaz ere hitz egingo dute eta Bilbok aisialdirako ematen dituen aukerez.

Urko Aristi, berriz, Jesus Mari Gonzalezekin egon da. Jesus Mari Gonzalez sortzez donostiarra da, eta 30 urte bete arte Donostian bertan bizi izan zen, Donostiako bihotzean, Larramendi kalean; Donostian bertan egiten zuen lan, bulego batean. Baina, hiriko bizimoduaz nazkatuta, Donostia utzi eta herri txiki batera joan eta baserritik bizitzea erabaki zuen. Batera eta bestera ibili ondoren, duela 20 bat urte Abaltzisketara iritsi zen eta Tolosaldeko herri txiki honetan baserri bat erosi zuen, Anjela Linskey, Ingalaterrako lagunarekin batera. Baserrian frutarbolak jarri zituzten eta fruituekin mermelada egitetik bizi dira.

Jesus Marik erakutsiko digu herri txiki batek beharbada ez dituela hiriaren aukerak eskaintzen, baina badaudela beste gauza batzuk herriko bizitza atsegina egiten dutenak. Naturarekin harremanetan egon, bizilagunekin lasai hitz egin, baserriko lana aisialdi bezala hartu… Jesus Marirekin, Klaudiorekin bezala, herrian bizitzearen abantailez hitz egingo dute, garraio publikoaz, aisialdiaz, kontrol sozialaz eta kontsumoaz.

 




Erantzunak:

1. Norberaren bizitza motaren araberakoa da aukera. 27 urte ditut eta nik orain nahiago dut hiri handi batean bizi, aukera asko ematen baitizkit, aisialdia, ikasteko aukera, lana... Orain Buenos Airesen bizi naiz eta gustora nago, ze momentu honetan aukera asko ematen dizkit. Baina argi daukat, urte batzuren kontua izango dela, ze hiri handi batek eguneroko bizitzan estres handia suposatzen du... eta familia bat eduki nahi izanez gero, zalantzarik gabe herri txikia nahiago.
Maitane - 2007/05/27 01:06:20


2. Oharra: komentario iraingarri edo lekuz kanpokoak ezabatu egingo dira.
eitb24.com - 2007/06/22 08:05:02

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu