![]() |

Aste honetan, belaunaldi ezberdinetako musikariak elkarrizketatuko dituzte "EiTB Kultura" saioan. Alde batetik, Berako Sexty Sexers banda gaztearekin izango dira. Urkamendi Blues izenburupean plazaratu dute euren bigarren lana, 70ko hamarkadako rock and rollaren kutsu nabarmenekin. Bestalde, Imuntzo eta Beloki trikiti bikoteak ere disko berria du merkatuan, Gauaren heldua. Euren seigarren lana da eta bertan tradizioa eta modernitatea batu dituzte. 13 abesti ditu albumak eta "Lehia ez da nahia" pieza dantzagarriarekin aurkeztu dute.
Ramon Barea aktorearekin ere solastatuko dira luze eta zabal. Bilboko aktore ezaguna El chico de la última fila antzezlana aurkezten dabil herriz herri. Egunotan Gasteizen dago. Helena Pimenta antzezlanaren zuzendariak eta Ramon Bareak berak Ur Teatro Antzerkia konpainiaren lan berriaren nondik norakoak kontatuko dizkigute.
Ekainaren 2an Arabako Delika herriak Alboka Eguna ospatuko du. "EiTB Kultura", soinu-tresna honen ezaugarriak ezagutzeko nahian, albokak artisauki egiten dituen luthier batekin izango da. Euskal Herriko klarinete bikoitz honen sekretu guztiak kontatuko dizkigu.
Jarraian, Sane Society komunitate artistikoa zer den azalduko digute. Mundu guztiko eta alor eta joera imajinagarri guztietako pertsona sortzaileek beraien ideiak interneten azaltzen eta eztabaidatzen dituzte. Gasteizen du egoitza fisikoa.
Ostean, Epelde eta Mardaras galeristek Bilboko Erriberako Merkatuan ikusgai duten bigarren erakustaldia bisitatuko dute. "Outsiders" izenburua du eta 12 artista hasi berrien lanak daude erakusgai.
Iruñera ere joango dira Nafarroako artisten lanak ezagutzera. 22 margolari nafarrek euren lanak dituzte ikusgai Baluarten, "Silencios" izenburupean.
"EiTB Kultura" asteartero emititzen da ETB-2n 00:45ean eta ostegunetan ETB-1en 00:10ak aldera.
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





