Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/05/15

"Mihiluze" lehiaketak urtemuga eguna du asteartea, maiatzaren 15a, emitituko den programa 100.a izango baita. "Mihiluze"ren 2. edizio hau urrian hasi zenetik, dagoeneko 208 lehiakidek hartu dute parte programan. Gainera, astelehenean, 7.485 €ko zakua banatu zuen eta guztira, programa hauetan guztietan, 100.000 € banatu dira. Ehun programa hauetan Euskal Herri osoko, eta adin eta tankera guztietako lehiakideak ikusi ditugu. “Mihiluze”n aniztasuna ederki islatu dute jolasean aritu diren lehiakideek.

 


Eguneroko programaz gain, bestalde, hilabete hauetan “Mihiluze” bereziak ere eskaini dira, bai umeekin eta baita famatuekin grabatutakoak ere. Ikusleek oso harrera ona egin diete programa hauei. Inondik ere, ikusleek maite dute haurrak helduen lekuan ikustea eta zelako trebeziaz eta abileziaz erantzuten eta asmatzen duten jarraitzea. Baita famatuekin gozatzea, "Mihiluze"ren proba desberdinetan nola moldatzen diren ikusiz.

Hau guztia gutxi balitz, asteleheneko programan "Mihiluze"k 7.485 €ko zakua banatu zuen. Diru kopuru hori irabazi duen bikotea Maitane Mazmela arrasatearrak eta Endika Martin zestoarrak osatzen dute. Bere lehen programa zen atzokoa eta puntuaketarik onena lortu eta gero, Zer da zerera iritsi eta diru kopuru potolo hori irabazi zuen. Eta, "Mihiluze"ren arauei jarraiki, astearteko 100. programan jolasten jarraituko dute.

Bikote honetaz gain, beste zortzi bikotek ere eraman dute “zakua” bete diru "Mihiluze"n. Momentuz zakurik potoloena 19.880 eurokoa izan da eta Ane Odriozola legazpiarrak eta Iñaki Urionabarrenetxea arrasatearrak irabazi zuten. Hazparneko Katti Pocheluk eta Donapaleuko Arño Aizagerrek, berriz, 17.962 euroko zakua lortu zuten.

Hauez gain bada noski zakua lortu ez baina diru kopuru garrantzitsua eraman duten beste hainbat bikote. Jada 100.000 euro baino gehiago banatu dira “Mihiluze”n.

Orain arte "Mihiluze"k oso harrera ona izan du ikus-entzule aldetik eta urte hasieran zabaldu zen "Mihiluze"ren www.eitb.com/mihiluze web-orria, bestalde, bisitatuenetarikoena da: 1.170.000 orri zerbitzatu ditu 2007ko lehen lauhilekoan.




Erantzunak:

1. kaixo, lagunak:
Pozik ikusten egunero "Mihiluze".
Atzokoan, lrhiakide batek "Kaseda" erantzun zuenean Nafarroko herri bezala, harriduraz hartu zuen aurkezleak, ez dakit ez zuelako zer esan handiegirik agertzen zen irudiekin edo..., baina "Caskante" bezala "Kaseda" ere Nafar herria dala gogoratu nahi nuke.
Segi programa egiten
Musu bat
belen - 2008/04/08 17:11:58

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu