Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/05/09

"Kalaka"ko Inma Zabaleta kazetariak Unai Basurko itsasgizonari eskainitako elkarrizketa eskainiko dute ETB-1en, ostegunean, gaueko hamarretan. Velux 5 Oceans proban egindako balentriaz aritu da marinela eta euskal kostaldeko turismo ereduaz duen iritzia ere emango du. Hain zuzen ere, turismo ereduaren inguruan luze mintzatuko dira programako kolaboratzaileak, Xabier Euzkitze aurkezleak gidatuta.

 


Euskal Herrian, eta bereziki kostaldeko herri eta hirietan, 2002tik hona turismoak gora egin du nabarmen. Gaur egun, gure kostaldeko herri askorentzat jardun ekonomiko funtsezkoa bihurtu da sektore hori eta oraindik hazten jarraitzeko aukera handia du. Hazkunde hori zein ereduren arabera egin behar den eztabaidatuko dute aste honetako emisioan, eta bereziki, kirol portu eta urbanizazio proiektuei erreparatuko diete.

Koro Garmendia Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuordea, Iñaki Zarraoa Getxoko alkatea eta Iñaki Barcena Ekologistak Martxaneko ordezkaria gonbidatu dituzte propio eztabaida horretarako. Lagun izango dituzte mahaian ohiko kalakariak ere: Iñaki Antigüedad hidrogeologoa, Koldo Goitia kultur eragilea, Arantxa Azurza Zuzenbidean lizentziaduna, Arantxa Urretabizkaia idazlea eta Roberto Fernandez Sasia irakaslea.

Hauteskunde kanpainako atarikoa


Turismoaz gain, maiatzaren 27ko hauteskunde atarikoez ere arituko dira. Kanpaina hasi aurreko azken orduetan, giro politikoaz, balizko paktuetaz eta zerrendei buruz ere egingo dute solasa mahaiaren bueltan eseriko diren kalakariek.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu