Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/05/07

Benetako Jose luis Korta ezagutu nahi duzu? Ba Euskal Telebistak Jose Luis Kortaren eguneroko bizitzari buruzko "Itsasontzi Baten...." reality berria estreinatuko du aurki. Hostoil etxeak ekoiztutako saioa eta Orioko arraunlari eta patroi ezagun eta ika-mikatsua izango da protagonista bat eta bakarra. Bertan, bere hiperaktibitatea eta inpultsibitatea agerian geratuko dira.

 


Arraunlarien entrenatzaile ospetsuaren eguneroko bizitza izango da ikusgai. Halaber, gaur-gaurko gaiak aztertuko ditu bere ikuspegi pertsonaletik.

Karisma eta nortasun handiko gizona da Korta. Saioko arduradunen hitzetan, "pertsona zuzena, konfiantzazkoa, jatorra, ospetsua eta ika-mikatsua da. Gainera, egun pil-pilean dagoen pertsonaia da, bai kirolari bezala, baita telebistan egin dituen saioengatik ere".

"Itsasontzi Baten..." saioan azalduko duten bezala, oriotarrak agenda bete-betea du une oro. 58 urterekin, Kortak martxa frenetikoa darama. Bere erronketako bat, Nessy munstroa bizi den lakuko ibilbidea osatzea da. 37 kilometro egingo ditu piraguan. Saioko lantaldea berarekin joan da Oriotik Eskoziara autoz. Eurotunela pasa eta London eta Edinburgo hirietatik barrena joango dira.

Gaur eguneko gaiei buruz duen iritzia eskainiko du Kortak, ohikoa duen modu zuzen eta irudimentsuarekin. Lehen Mailako euskal futbol taldeen egoera larria dela eta, Korta Lezaman eta Zubietan izango da. San Mames eta Anoeta estadioetako harmailetan ere ikusiko dugu. Lotina, Etxeberria eta Pitermanekin solastatuko da eta futbol giroan bete betean murgilduko da.

Kortaren etxea eta familia ezagutuko ditu; eurei eskaintzen die duen denbora libre apurra. Eta eguneroko jardunean ikusiko dugu: itsaso zabalean Isuntzarekin entrenatzen, irratsaioetan kolaboratzen, bilobak zaintzen, pilota partida bat ikusten, ehizean, tenisean jokatzen, arrantzan, sukaldean,... Korta edozertarako prest dago.

Bere bizitzako unerik garrantzitsuenak ere ekarriko ditu gogora eta bere lagunen zein etsaien inguruan mintzatuko da Korta. Orain arte ikusi ez ditugun irudiak emango dituzte: olinpiadetakoak, estropadetakoak, izan dituen liskarretakoak. Benetako Jose Luis Korta ezagutuko dugu.

Jose Luis Kortak Euskal Telebistako hainbat saiotan hartu du parte. "Pásalo" magazinean aritu zen kolaboratzaile, "BasXtrem" realityan parte hartu zuen eta "El Conquistador del Fin del Mundo"ko kapitaina izan da birritan.

Joxean Goñi eta Txema Montoya dira "Itsasontzi Baten..." saio berriaren zuzendariak.




Erantzunak:

1. ETBko arduradunei ez al die lotsarik ematen horrelako gauzak aurkeztu beharrak??? Penagarria benetan horrelako saioak emititzea.
Imanol - 2007/05/08 19:54:22

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu