Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/05/02

Europako Txapeldunen Liga finalerako sailkatu ondoren, Xabi Alonso Liverpooleko futbol jokalaria izango da aste honetako "Kalaka"ko protagonista. Amaia Artetxe kazetaria futbolari tolosarrarekin izan da Ingalaterran, eta aurtengo denboraldian egiten ari den jokoaz, ibilbideaz eta etorkizuneko asmoei buruz mintzatu zaio. Atzerritik euskal futbol taldeak nola ikusten dituen ere azaldu dio Alonsok "Kalaka"ko erreportariari. Bestalde, harrobiko futbolaz eta bikoteen infideltasunaz egingo dute eztabaida platoan, 22:00etatik aurrera.

 


Hain zuzen ere, bide horretatik zabalduko dute eztabaida gero platoan. Euskal futbol taldeen egoeraz mintzatuko dira eta harrobiko jokalariak sortzeko politikaren inguruan sortu den polemikari ere helduko diote. Gipuzkoan, 63 futbol taldek Diputazioa, Reala eta Futbol Federazioarekin sinatua dute akordioa euren jokalari gazteak bertako taldeetan sustatzeko gero. Antiguoko, Beti Ona eta Koskas taldeek, ordea, ez dute halako hitzarmenik onartzen eta talde handiagoekin zuzenean negoziatzen dituzte mutikoen fitxak, Athleticekin, besteak beste.


Ez da hori izango, ordea, ostegun gaueko eztabaidagai bakarra. Sexu gaiak ere aztertuko dituzte. Leialtasunaz, infideltasunaz eta bikotez kanpoko sexu harremanetaz arituko dira "Kalaka"ko mahaiaren bueltan eseriko diren solaskideak. Bikotez kanpoko sexu harremanetara jotzea gero eta ohikoagoa den, horrek ekar ditzakeen ondorioez eta barkamenaz iritzia emango dute, besteak beste, Iñaki Antigüedad hidrogeologoak, Amaia Zubiria kantariak, Koldo Martinez bioetikoek, Iñigo Almorza auto saltzaileak, Jose Andres Etxebarria itzultzaileak eta Markos Zapiain filosofoak.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu