Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/05/02
Zeppelin Televisionek lan-harreman zuen hainbat enpresei eta loturarik ez zuten bi pertsonei -psikologo kabinete bateko laguntzaileak- 7.000 laguni buruzko datuak eman zizkien, babesik gabe, tartean programako erredaktoreek eskuz idatzitako ohar iraingarriak zeudela.



Artxibo hori Interneten zintzilikatu zuten, Datuak Babesteko Agentziak topatu egin zuen eta isuna jarri zion produktorari.

Auzitegi Gorenak berretsi egin du Datuak Babesteko Agentziak Gran Hermanoko produkturari jarritako 1,08 miloi eurotako isuna. Aurrez Auzitegi Nazionaleko Administrazioarekiko Auzietako Salak ere berretsi egin zuen baina Zeppelinek helegitea jarri zuen.

Epaiak dioenez, produktorak 7.000 lagunen gustu, ideologia, sineskera erlijioso, arraza, osasun eta bizitza sexualari buruzko informazioa jaso zuen pertsona horiek datu horiek informatikoki tratatzeko baimenik eman ez zuten arren, eta gainera, behar den babesik gabe, datu horiek kontratu harremanik ez zuten pertsonei eman zizkien.

Auzitegiak bertan behera utzi ditu Zeppelin Television S.A.k aurkeztutako alegazio guztiak.

"Inkongruentea da adierazi gabeko baimena zutela esatea pertsona horiei artxiboa esistitzen dela ere esan ez zaienean" dio epaiak.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu