Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/05/01
Europako Kubarekiko Elkartasun Mugimenduak informazio alternatiboa emango duen informazio-proiektua jarri du martxan, gaur, maiatzak 1, "Kubako Iraultzak nozitzen duen etengabeko manipulazioari aurre egiteko".

 

EUSKADI-KUBA taldeko Komunikazio Atalak sortu du Cubainformacion eta lau euskarritan oinarritzen da: Internet bidezko telebista edo web TB, asteroko irrati programa, albiste web bat eta hiruhilabeteroko paperezko argitalpena. http://www.cubainformacion.tv/ web orriaren bidez sar zaitezke horietara.

Cubainformacionen helburua "Kubak informazioaren oligopolio handiengandik (AEBetako eta Europakoak, batez ere) jasaten duen blokeo mediatikoari aurre egitea da". Bultzatzaileek uste dute "Kubako iraultzak etengabeko manipulazio informatibo kanpaina" jasaten duela, "Kubako garapen eredua eta bere sistema politiko eta ekonomikoa gauzatuezina, injustua eta demokraziaren kontrako balitz bezala erakutsiz".

Horregatik, Kubarekiko Elkartasun Mugimenduak bere lan ildo garrantzitsuenetako bat bezala onartu du "blokeo mediatiko horren kontra borroka egitea: Kubaren egiazko izatea ezagutzera ematea; justizia eta herri partaidetza esperientziak, nazioarteko erakundeek babestutako lorpen sozialak, beste herriekin dituzten lankidetza eta elkartasun programak etab. seriotasun informatiboz zabalduz".

Eusko Jaurlaritzaren Garapenaren Lankidetzarako Zuzendaritzak lagundu du diruz du Cubainformacionen diseinua eta abian jartzea.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu