Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/05/30
Debako Praileaitzeko kobazuloaren inguruan sortu den eztabaidatik abiatuko da aste honetako "Kalaka". Bestalde, umeek gero eta gazteagotan erakargarri eta sexy agertzeko duten joeraz hitz egingo dute Xabier Euzkitzek ETB-1en gidatzen duen saioan, 22:00etan hasita.

   (osorik irakurri)




2007/05/29

Euskal Telebistak drogen mundura egingo du jauzia asteazken iluntzean Gaueko arrastoa dokumentalaren eskutik. 22:00etatik aurrera gaur egun ze droga mota kontsumitzen den eta zergatik hartzen diren azalduko du lan honek.

   (osorik irakurri)




2007/05/25

Hiri handi batean eta herri txiki batean bizitzearen alde eta kontrako arrazoiak aztertuko dituzte astelehenean “Bi Errepidean” saioan. Ohi denez, bi lagun elkarrizketatuko dituzte Andoni Aizpuruk eta Urko Aristik. Klaudio Landa aurkezle ezagunarentzat Bilbo hiri perfektua da eta nekez etsiko luke hiriak ematen dion bizitasuna desagertuko balitz. Jesus Mari Gonzalez donostiarrak, berriz, bizimodu lasaiago baten aldeko apustua egin zuen duela 20 urte; Albaltzisketan bizi da ordudanik, baserrian.

   (osorik irakurri)




2007/05/24

 

Rob Malda, munduko blogik arrakastatsuenaren (Slashdot) sortzailea, Bilboko Guggenheim museoan izan da gaur, Blogak 2.0 jardunaldiei hasiera emateko.

Bizkaiko hiriburutik bere blogak sarean izan duen arrakasta azaldu du. Hain zuzen ere, webguneak egunero jasotzen dituen 10.000 iruzkinak direla arrakasta horren "bihotza" adierazi du.

Blogak 2.0 Alianzo, Spri eta La Caixa etxeek antolatutako ekitaldia da, telebistaren eta hezkuntzaren etorkizuna, emakumeek teknologia berrien aurrean duten zeregina eta, oro har, web 2.0 hizpide hartuta. Gainera, Startup 2.0 lehiaketaren finala egin dute bertan.

   (osorik irakurri)




2007/05/23

Kirolarien ajeei buruz arituko dira ostegunean ETB-1eko "Kalaka". Xabier Euzkitzek gidatuta, kirol jarduera ezberdinetan ezagun-ezagunak diren gonbidatuak arituko dira eztabaidan: Mikel Goñi pilotaria, Josune Bereziartu eskalatzailea eta Jose Luis Korta arraun entrenatzailea, horien artean.

 

   (osorik irakurri)




2007/05/21

Aste honetan, belaunaldi ezberdinetako musikariak elkarrizketatuko dituzte "EiTB Kultura" saioan. Alde batetik, Berako Sexty Sexers banda gaztearekin izango dira. Urkamendi Blues izenburupean plazaratu dute euren bigarren lana, 70ko hamarkadako rock and rollaren kutsu nabarmenekin. Bestalde, Imuntzo eta Beloki trikiti bikoteak ere disko berria du merkatuan, Gauaren heldua. Euren seigarren lana da eta bertan tradizioa eta modernitatea batu dituzte. 13 abesti ditu albumak eta "Lehia ez da nahia" pieza dantzagarriarekin aurkeztu dute.

 

   (osorik irakurri)




2007/05/18

Maiatzaren 20tik aurrera, ETB-1eko  "Wazemank" saioa igandetan emango du ETB-1ek ordutegi nagusian, 22:00etan.  Igande gauez umore saioa patsadaz ikusteko aukera izango dugu. Aste honetan, musikaren atalean, Urko abeslariaren kanta baten bertsioa egingo dute Anjel Alkainek eta konpainiak. Hau ez da ikusiko dugun parodia bakarra izango, ordea. Jose Luis Kortarena ere egingo dute. Oriokoa lan bila ibiliko da berriz ere.

   (osorik irakurri)




2007/05/15

"Mihiluze" lehiaketak urtemuga eguna du asteartea, maiatzaren 15a, emitituko den programa 100.a izango baita. "Mihiluze"ren 2. edizio hau urrian hasi zenetik, dagoeneko 208 lehiakidek hartu dute parte programan. Gainera, astelehenean, 7.485 €ko zakua banatu zuen eta guztira, programa hauetan guztietan, 100.000 € banatu dira. Ehun programa hauetan Euskal Herri osoko, eta adin eta tankera guztietako lehiakideak ikusi ditugu. “Mihiluze”n aniztasuna ederki islatu dute jolasean aritu diren lehiakideek.

 

   (osorik irakurri)




2007/05/14

"Zuzen" saioak webcam bidez parte hartzeko aukera eskainiko die ume guztiei hemendik aurrera. Telebistan, Joseba Olagaraik eta Okerrek gidatzen duten lehiaketan parte hartzen duenaren ahotsa entzuteaz gain, bere aurpegia ere ikusi ahal izango dute ikus-entzuleek. Estatu mailan teknologia hau erabiltzen duen lehen telebista katea izango da ETB.

 

   (osorik irakurri)




2007/05/12

Aurkezpenean, arduradunek esan dute "gertuko" telebista izateko helburuz jaioko dela, "erakunde sozialen eta kulturalen eta Gasteizko herritarren arteko komunikazio harremanak estutzen" laguntzeko.

Kanala Eusko Jaurlaritzak TDT edo Lurreko Telebista Digitalaren zerbitzuak emateko esleipenen deitutako lehiaketaren emaitzaren zain dago. Ebazpena ekainerako espero da eta emisioak hiru bat hilabete beranduago hasiko lirateke.
 

   (osorik irakurri)




2007/05/09

"Kalaka"ko Inma Zabaleta kazetariak Unai Basurko itsasgizonari eskainitako elkarrizketa eskainiko dute ETB-1en, ostegunean, gaueko hamarretan. Velux 5 Oceans proban egindako balentriaz aritu da marinela eta euskal kostaldeko turismo ereduaz duen iritzia ere emango du. Hain zuzen ere, turismo ereduaren inguruan luze mintzatuko dira programako kolaboratzaileak, Xabier Euzkitze aurkezleak gidatuta.

 

   (osorik irakurri)




2007/05/07

Benetako Jose luis Korta ezagutu nahi duzu? Ba Euskal Telebistak Jose Luis Kortaren eguneroko bizitzari buruzko "Itsasontzi Baten...." reality berria estreinatuko du aurki. Hostoil etxeak ekoiztutako saioa eta Orioko arraunlari eta patroi ezagun eta ika-mikatsua izango da protagonista bat eta bakarra. Bertan, bere hiperaktibitatea eta inpultsibitatea agerian geratuko dira.

 

   (osorik irakurri)




2007/05/04

Ainhoa Larretxeak eta Africa Baetak ez dute aurkezpen handirik behar. Urteak daramate ETBko asteburuetako albistegiak aurkezten. “Egia esan, hainbeste urte dira ez dakidala ziur, jarraian 7-8 bat urte izango dira asteburuz ari naizela. Hastapenak, ordea, aspaldikoak dira. 1988an bekadun sartu nintzen eta orduz geroztik era batera edo bestera etxe honi lotuta egon naiz” dio Ainhoak. Africaren ibilbidea bestelakoa izan da. Euskal Telebistak 2000ko udan antolatutako castingera aurkeztu zen. “Irratian entzun nuen ETB aurkezle bila zebilela. Hainbat proba gainditu eta gero, aukeratu egin ninduten”.

 

   (osorik irakurri)




2007/05/02

Europako Txapeldunen Liga finalerako sailkatu ondoren, Xabi Alonso Liverpooleko futbol jokalaria izango da aste honetako "Kalaka"ko protagonista. Amaia Artetxe kazetaria futbolari tolosarrarekin izan da Ingalaterran, eta aurtengo denboraldian egiten ari den jokoaz, ibilbideaz eta etorkizuneko asmoei buruz mintzatu zaio. Atzerritik euskal futbol taldeak nola ikusten dituen ere azaldu dio Alonsok "Kalaka"ko erreportariari. Bestalde, harrobiko futbolaz eta bikoteen infideltasunaz egingo dute eztabaida platoan, 22:00etatik aurrera.

 

   (osorik irakurri)




2007/05/02
Zeppelin Televisionek lan-harreman zuen hainbat enpresei eta loturarik ez zuten bi pertsonei -psikologo kabinete bateko laguntzaileak- 7.000 laguni buruzko datuak eman zizkien, babesik gabe, tartean programako erredaktoreek eskuz idatzitako ohar iraingarriak zeudela.

   (osorik irakurri)




2007/05/01
Europako Kubarekiko Elkartasun Mugimenduak informazio alternatiboa emango duen informazio-proiektua jarri du martxan, gaur, maiatzak 1, "Kubako Iraultzak nozitzen duen etengabeko manipulazioari aurre egiteko".

   (osorik irakurri)




 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu