Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/04/26

Nafarroan euskaraz diharduten sei irratik Nafarroako Irrati Euskaldunen Sarea (NIES) sortu dute, ezinbestekotzat jotzen baitute "hizkuntza-gabeziei" erantzuteko, "herrialde osoa hartzen duen proiektua garatzea".

NIESek bere webgunean aipatzen duenez, elkartutako irrati bakoitzak bere lan-esparrua eta zabalpen eremua dauka baina guztiek dute helburu bera: "euskara biziberritzea". Hori dela eta, bat eginez "Nafarroako tokian tokiko hizkuntza-komunitatea sendotzen" ari direla uste dute.


Hemendik aurrera "baliabideak eta ekoizpena optimizatuz, Nafarroa osora hedatuko den programazio bateratua emititzeko nahia" dutela adierazi dute.

Beren programak digitalean aireratzeko eta elkartrukerako oinarriak jarri dituzte dagoeneko Euskalerria Irratia, Xorrixin, Esan Erran, Beleixe, Aralar eta Karrape irratiek.

Interneten ere zabaldu dute sarea. Irrati bakoitzan bere web gunea du eta guztiek bat egiten dute www.nafarroakoirratiak.com helbidean.



Erantzunak:

1. noiz helduko da telebista? telebista digitalarekin etbren seinalea galduko da Nafarroan.
alberto - 2007/04/30 09:56:41

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu