![]() |
2007ko Gaztea Sariak ez ohizko formatuan datoz. Betiko galatik aldenduz sariak etxez etxe banatuko zaizkie aurtengo garaileei: Juan Martinez de Irujo, Doctor Deseo, Kutsidazu bidea, Ixabel, Sugan, Kauta, Fito, Berri Txarrak, Fermin Muguruza eta Jon Iraola. 23:20etik aurrera ikusgai izango den saio bereziak umorea izango du ardatz, Andoni Agirregomezkorta eta Asier Sota aktoreen eskutik.
Gertaera malapartatu eta xelebre baten ondorioz, sari banaketaz arduratu behar zuen Joseina Etxeberriak, etsi-etsian, Egazteako segurtasun gizonen esku utziko du egiteko garrantzitsu hau. Bikote baldar bezain bitxia osatuko dute Andoni Agirregomezkorta eta Asier Sota aktoreek, eta abenturaz beteriko odisea bat biziko dute.
Euskal Herriko hamaika leku bisitatuko dituzte saridunen bila. Francis Doctor Deseoko abeslaria sukaldean harrapatuko dute eta Martinez de Irujo pilotaria, berriz, Orion, Aspeko kontzentrazio batean. Kutsidazu bidea, Ixabel-eko lagunekin filma grabatu zuten baserriko baratzean egingo dute hitzordua. Fito Cabralesengana joatean, berriz, honek gas kobratzailearekin izandako gorabeheren lekuko izango dira.
Gaztea Sarien hamargarren edizioa
Hamargarren urtez emango ditu EiTBko irrati gazteenak Gaztea Sariak. Ohi bezala, entzuleek euren botoekin erabaki dute nork merezi dituen sari hauek, irratian eta http://www.egaztea.com/web/ gunean proposatu diren hautagaien artean.
Juan Martinez de Irujo pilotaria urteko kirolari onena izendatu dute. Beti Gazte! saria Doctor Deseok eramango du eta Plazara saria, berriz, Kutsidazu bidea, Ixabel filmak.
Musikari dagokionez, Musikan Berria izenekoan Beasaingo Sugan taldea nabarmendu dute. Bestalde, entzuleen ustez, iazko kantu onena Kautaren "Zein berri" izan da eta disko onena Fito & los Fitipaldisen Por la boca vive el pez. Halaber, Fito Cabralesen taldeak urteko talde edo bakarlari onenaren saria ere jasoko du.
Bideoklip onenaren atalean Fermin Muguruzaren "Euskal Herria Jamaica Clash" goraipatu dute eta zuzeneko onenaren atalean Berri Txarrak.
Bukatzeko, Telebistan Onenari Gaztea Saria "Wazemank" saioko Jon Iraola aktoreak jasoko du.
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





