![]() |

Umoretsu hasten dute goiza Euskadi Gazteko entzuleek “Salgai” saioarekin. Hamar urte badira irratsaioa sortu zela eta ordudanik dihardu bertan Edurne Garmendia kazetariak. Irrati formula besterik egiten ez zen garaietan, formatu berritzaile bat lantzeari ekin zion. Hamar urteren buruan, atzera begira jarrita, ilusio handiz lan egiten zuela gogoratzen du Garmendiak, baina osagai gutxiagorekin. “Hasieran entzuleekin harremana oso estua zen, saioak zuen osagai bakarra beraien parte hartzea zelako, musikaz gain” adierazi du.
Ordukoarekin alderatuta, egungo lanerako grina handiago dela esan daiteke, lankide dituen Nagore Telleria, Mikel Fernandez eta Garazi Urdanpilletarena batu baitzaizkio. Edurnek, Nagorek eta Mikelek hiru orduko irratsaioa egiten dute zuzenean, astelehenetik ostiralera, goizeko seietatik bederatzietara bitartean. Aste barruko eduki nagusiekin osatzen du Garazi Urdanpilletak larunbat eta igandeko jarduna, zazpietatik bederatzietara.
Saioaren oinarria umorea da, musikarekin batera. Hasieran telefonoz txantxak eta lehiaketak egiten zituzten eta gerora fikziozko pertsonaiak sortzen joan ziren: Aitz Errazkin, Iurgi Lasa, Goizaldeko Mongesa…. “Probatzea izan da etengabe egin dugun ariketa eta hala joan gara gauza berriak egiten. Orain esketxak, parodiak, irrati-nobelak, kantuen bertsioak, bakarrizketak eta abar egiten ditugu. Gainera, eremua zabalduz joan gara, eta teknologiaz, sex shopetako produktuez edota pilotaren mundu arrosaz hitz egiten duten adituak ditugu” azaldu du Edurne Garmendiak. Sartu irtenean dabiltzan hamar bat kolaboratzaile dituzte guztira.
Aurten sortutako Jagoba sindikalista, soinu bitxiak biltzen dituen Atrapasoinu eta Nora Express korrespontsalarekin batera, aparteko mimoz zaintzeko dituzten atalak ere badituzte: brikolajeko gomendio zentzugabeak eskaintzen dituen Brikomaria tartea, dokumental itxurako Txomin Planet atala, ohitura bitxiak biltzen dituena, eta Maiteputilla irrati nobela, esaterako. “Asko landutako sailak dira. Grabatu ostean editatu, efektuak sartu, musika jarri behar zaie” azaldu dute “Salgai”ko taldekideek.
Gaurkotasunari ahalik eta zuku gehien ateratzen saiatzen dira. “Modeloekin saltsa dagoela, Nora Express korrespontsala Cibelesera joaten da; komunetarako alkoholimetroak asmatu dituztela, Jagoba sindikalistak azalpenak ematen ditu; Oscar sariak direla-eta, Aitz Errazkinek estreinatuko diren filmen berri ematen duenean zerbait aipatuko du…” gaineratu dute.
Halaber, informazio tarte bat ere badute: “Beti ahalegintzen gara albiste gordinenak leundu eta gure ikuspegitik kontatzen” dio Nagore Telleriak. Berak du atal honen ardura eta bertan, eguraldiaren eta trafikoaren berri ere ematen du.
“Salgai”ko entzuleek telefonoa eta e-maila zabalik dituzte nahi dutenerako. “Gauza jakinetarako eskatzen diegu partehartzea, asmakizunen bat argitzeko, polemikaren batean iritzia emateko...” nabarmendu dute.
Entzuleen perfilari buruz galdetuta, hauxe diote: “Giokondaren aurpegia baino misteriotsuagoa da entzulearena. Ikasleek jaikitzen direnean edo eskolara bidean entzuten gaituztela esaten digute mezuetan. Halaber, zuzenean jasotzen ditugun deiengatik ohartu gara langileek eta gurasoek ere jarraitzen gaituztela”.
Entzuleekiko hartu emanean eta oro har, irratsaioaren egunerokoan giro ona somatzen da. Horretan bat datoz guztiak. “Entzuten dena oso naturala izatearen sekretuetako bat hori da. Elkarrekin dugun konplizitateak eta konfidantzak zirikatzeko, bestearen kontura barre egiteko, eta txantxarako mila aukera ematen ditu”.
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





