Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/03/16

Nola ikusten dute haurrek nagusien mundua? Zer egingo lukete txikiek helduen mundua aldatzeko? Nola aurre egingo liokete Euskal Herriko famatuek zazpi haurren galdera zorrotzei? Galdera hauen erantzunen giltza "Ordu Txikitan" saioan aurkituko dugu. Larunbatean estreinatuko da Euskal Telebistako lehen katean, gaueko hamarretan, Mikel Elizegiren eskutik. Zazpi umek famatu bat elkarrizketatuko dute astero eta helduen munduaren inguruan duten iritzi berezia eskainiko dute.

 


"Ordu Txikitan" saioak atal desberdinak izango ditu. Alde batetik, zazpi haurrek famatu bat elkarrizketatuko dute astero, eta txikiek egindako galdera xaloen bitartez pertsona entzutetsu horren bizitzaren zirrikitu guztiak ezagutuko ditu ikus-entzuleak. Anjel Alkain izango da lehen saioko gonbidatua eta ondorengoetan Julio Ibarra eta Benito Lertxundi bezalakoek erantzun beharko dituzte zazpi kazetari txiki horien galdera xelebreak.

Famatu bati eginiko elkarrizketaz aparte, askoz gehiago emango du atal honek. Haurrekin jolastu, gai ezberdinei buruzko iritzia plazaratu eta famatu horren inguruko lagun eta senitartekoek duten iritzia ezagutuko dugu. Hau da, gonbidatua biluztu eta famatuaren atzean dagoen pertsona ezagutzeko aukera paregabea izango da, eta guztia haurrek eginiko galderei esker.

Platoko famatuaz gain, astero beste ospetsu baten bizitza ezagutuko dugu kaleko haur erreportari baten eskutik. Mikel Goñik edo eta Iñigo Lamarca arartekoak, besteak beste, euren etxeko atea irekiko dute.
Halaber, egunero sortzen diren albisteen inguruan haurrek duten iritzia eta ikuspuntua jakingo dugu Haur Egun izeneko atalean. Bertan, lau bat umek gaur-gaurko gaiak jorratu eta honen inguruko iritzia emango dute astero, aurkezlearen gidaritzapean.

Aurrez aurre haur ausarten txokoa izango da. Bertan, 2 eta 5 urte bitarteko umeak elkarrizketatuko ditu Mikel Elizegik, neska-mutiko azkarrak, hiztunak eta alaiak, kontu kontari aritzen diren horietakoak.
Ezusteak ere gertatuko dira tarteka. Haurren amets eta desioak egi bihurtzen saiatuko da saioko lan-taldea.

Bestalde, astero-astero bi familien arteko lehiaketa egingo da. Helburua senideen arteko elkar ezagutza eta komunikazioa neurtzea izango da. Talde irabazleak Futuroscope zientzia eta jolas-parkerako bidaia lortuko du.

"Ordu Txikitan" 3Koma eta Baleuko etxeen ekoizpena da.

Anjel Alkain, lehen saioan

Anjel Alkain izango da "Ordu Txikitan" saioko lehenengo gonbidatua. Zazpi kazetari txikiak aurrez aurre izango dituela, "Wazemank"eko aktoreak euren galdera xelebreei erantzungo die. Bere bizitza ezagutzeaz gain, telebistan lanean nola hasi zen jakingo dugu eta bere pertsonaietako baten antzezpena ere egingo du Alkainek.

Horren gain, haur erreportari batek Mikel Goñiren bizitzari buruzko erreportaje bat aurkeztuko du, bere ingurumarian grabatuta.

Bestalde, pirata izan nahi duen bost urteko mutiko baten bizitza eta bere ametsen inguruan pentsatzen duena jakingo dugu Mikel Elizegirekin, aurrez aurre egindako elkarrizketa batean.




Erantzunak:

1. Oso ona Mikel Elizegik egiten duen lana saio honetan.Ni irakaslea naiz eta haurrekin lana egitea oso zaila da.Ongi pasatzen duzu eta hori etxean antzematen da.Sorginen Laratzan ikusi ta ondoren,ez nuen pentsatzen horrela moldatuko ziñenik.Bikain!
Iñigo - 2008/03/27 15:13:54


2. Euskal Telebistak duen artixta haundiena,Hi haiz Elizegi.Earki moldatzen haiz haurrekin.Hire umorea haundia duk.Muxu haundi bat,zure fans amorratua, Ixiar.
Ixiar - 2008/03/27 15:19:30


3. Oso gustora ikusten dut zuen saioa larunbat gauero eta ezin badut ikusi grabatu egiten dut.Mikel betidanik gustatu zait eta orain gehiago.Segi horrela eta eutsi umore hori.Benetan beti horrela al zara?
Koldo - 2008/04/15 21:39:34

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu