Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/01/26

Ane protagonistak madarikatutako herri horretan ezkutatzen den sekretua agerian utziko du azkenean. ETB-1eko telesaila jarraitu dutenek ezin dute igandean, gaueko hamarretatik aurrera, ikusgai izango den azken atala galdu. Inor ez ezer ez da dirudiena, eta behingoz parke natural honek gordetzen dituen kondaira eta gertakari ilunen zergatiak ezagutuko ditugu.


Gorka Enararen mutila dela jakitean Ane zur eta lur geldituko da; baina orain inoiz baino gogotsuago saiatuko da misterioa argitzen. Ertzaintzak Iratiren bilaketa lanak bertan behera utzi dituela zabalduko da herrian. Baina Aneren ustez kobetan topatuko dute gaztea eta mutilak konbentzituko ditu hara joateko.

Bitartean Bixentak Mentxuren gaineko egi guztia kontatuko dio Jesusi. Maddi txikia eta bera lekuko zirela emakumeak bere buruaz beste egin zuen.

Bestalde, Antoniok Rosarekin berba egingo du lursailen kontua dela eta. Gogoeta egin ostean, basozainak jatorrizko jabeei euren lurrak berriro saltzea erabaki du. Baina bere asmoarekin aurrera egin baino lehen ezusteko desatsegina izango du.

Koba barruan dela, Ane galdu egingo da eta Irati bahituta daukaten txokoraino helduko da. Baina neska askatu aurretik hiltzailearen atzaparretan eroriko da.

Zirraraz eta azpijokoz betetako hamabost atal hauetan Ane protagonistak Enara ahizparekin zer gertatu zen jakiteko arrastoen bila ibili da. Balbemendin beso-zabalik hartu dute hainbat lagunek, baina hasieratik kontran izan dituen auzokideen aurka aritu behar izan da baita ere.




Erantzunak:

1. Inork ikusten al du Balbemendi? Ez dut telesail hau ikusten duen inor ezagutzen.
Mailoli - 2007/01/28 19:27:40


2. Nik ikusi ohi dut, Mailoli, eta zuk ere ikusi beharko zenuke, zihur nagola Britny Spears edukiko duzula buruan egun guztian.
Fanatiko - 2007/01/29 10:18:58


3. Ba nik ere ez dut sekula ikusi baina lagun bat dut zeharo engantxaute, antza, igandea noiz iritsiko egoten da...
martintxo - 2007/01/29 10:56:10


4. Ez, Fanatiko, ez zait Britney Spears gustatzen, baina errespetatzen ditut gustuko dutenak, baita Balbemendi ikusten dutenak ere. Kriteriorik ez duten pertsonak ere errespetatu behar dira.
Mailoli - 2007/01/29 19:02:08


5. Joe Mailoli zelako jenijua daukazun! Ez hasarratu Britney Baldemendi baino hobia da ta!
hator - 2007/01/29 19:28:20


6. Aizu, Hator, nik ez dut esan Britney Balbemendi baino hobea denik, baina orain badiot. Hemen badirudi euskaraz egiten den dena ona dela, euskaraz izate hutsagatik. Has gaitezen autokritika pixkat egiten.
Mailoli - 2007/01/29 19:33:49


7. Aizu, Mailoli, ez dakizu nolako telesai ona galdu dezun, niri telebista apurtu, eta azken telesaila oso txarto ikusi neban: zuri-beltzez eta marratxoekin. Britney spears gustatzen bazaizu ez duzu eskutatu behar, bakoitzari gustatzen zaiona guztatzen zaio.
gora euskadi - 2007/02/03 21:35:10

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (25)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (246)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Larunbatekoa umore gaua izango da ETB-1en Anjel Alkain eta konpainiarekin (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu