Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/01/05
21 zortzimilako lortu dituen mendizale gasteiztarraren eta Oronoz-Mugaireko pilotari ika-mikatsuaren arteko duelu interesgarriarekin abiatuko da “El Conquistador del Fin del Mundo” ETB-2ko abentura eta biziraupen lehiaketaren hirugarren ekinaldia astelehenean.

Hostoilek Euskal Telebistarako ekoitzitako saioak Julian Iantzi izango du aurkezle berriz ere. 16 lehiakidek, bi taldetan banatuta, abentura zirraragarria biziko dute Patagonian. Oraingo honetan, Juanito Oiarzabal mendizalea eta Mikel Goñi pilotaria izango dituzte gidari. Bi kirolarien arteko dueluarekin abiatuko da superbibentzia lehiaketa, bakoitzak zein talde zuzenduko duen erabakiko duena.

Zortzi laguneko talde bana izango da, bakoitzean lau neska eta lau mutil daudelarik. Laranja koloredunak Pumak izango dira eta berdeak Kondoreak. Hirugarren edizio honetako parte hartzaileen artean 51 urteko etxekoandre bat eta adin bereko legionario izandako bat daude, baita Urnietako emakume harrijasotzaile bat eta Erandion bizi den ertzain bat.

Planetako lekurik eder eta basatiena izango da berriro ere lehiaketaren eszenatokia: Argentinako Patagonia. Abentura berri honetan parte hartuko duten lagunek paisaia ederrak ezagutuko dituzte, baina bidean, desertuko haize bortitz eta zakarrei aurre egin beharko diete eta inguru hartako mendi malkarretan barna ibiliko dira, Ushuaian dagoen Munduaren Amaierako Itsasargira iritsi arte.

“El Conquistador del Fin del Mundo” lehiaketaren hirugarren edizio hau ustekabez beteta dator. Lehiakideentzat ez ezik, kapitainentzat ere ezusteak izango dira datozen asteotan. Juanito Oiarzabalek ondo baino hobeto daki bizi irautea zer den; 21 zortzimilako igo eta gero, esperientziak erakutsi dio janari gutxirekin eta zero azpiko tenperaturarekin aurrera egiten. Zortzi laguneko talde bat zuzentzeko gai ote den ikusteko dago. Aitzitik, Mikel Goñi pilotaria polemikaz inguratuta bizi izan da beti, jarrera anarkikoa erakutsi izan du eta inoiz ez du halako egoerarik bizi izan. Nola edo hala, erronka handia izango da bientzat eta adi-adi jarraitu beharko dugu euren eboluzioa.

Eneko Van Horenbeckek lehen ekinaldian eta Raul Arribasek bigarrenean eskuratutako garaipenak nork erdietsiko dituen ikusteko dago. Irabazleak, hori bai, ikurriña Ushuaian dagoen Munduaren Amaierako Itsasargira eramango du. Iaz Azuzena bigarren geratu zen eta nork daki, agian, aurtengo garaipena emakume batek eskuratu dezake.



Erantzunak:

1. Juanito Oiarzabal, Mikel Goñi eta emakume harrijasotzailea? Lehiakide gogorrak edizio hontan. Ea zer eskaintzen diguten, ikusi behar.
Joxemi - 2007/01/07 21:08:41


2. Programa horretan onena, Julian Iantzi!!!!
jaxinta - 2007/01/08 10:21:42


3. Ikusi beharko da! Itxura ona dauka, benetan!
Ager - 2007/01/08 10:24:16


4. Julian Iantzi? Ez dakit ba, Goñiren moduko gizonik ez dago jada Euskal Herrian, eta Julian...
Fan - 2007/01/08 10:26:31


5. Hori da hori, kirolarien patua!!!Oiartzabalek eta Goñik ez dakite jada zer egin, fama apurrari eusteko.Behingoz erretira daitezela eta kitto!!! zertarako hainbeste zirku eta zeremoni???? Eman dute eman beharrekoa, baina hala ere, ezin konformatu. Pena ematen didate. Eta ETBk ezin al du lehiakide hobeagorik topatu??? betikoak beti?? eta betiko programak beti???
Xaxi - 2007/01/08 14:12:56

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu