![]() |
Estitxu Fernandez eta Julio Ibarrak gidatuta, aurten ere "Euskal Kantuen Gaua" ospatuko da abenduaren 24an, 23:30etatik aurrera, ETB1n.
Bikote, hirukote, laukote… eta talde bereziak biltzen saiatu izan dira beti, baina aurtengo koadrila batzuk abesten hasi aurretik ere irribarrea aterako zaigu bati baino gehiagori.
Batetik, a zer nolako hirukotea agertuko den taula gainean: Joxe Joan Gonzalez de Txabarri, Jose Luis Bilbao eta Ramon Rabanera, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako ahaldun nagusiak, hain zuzen ere. Bestelako gaietan ados jartzen ez den hirukotea "Olentzero" abesten ikustea ez da galtzekoa, ez horixe! >
tarrak emakume baten maitasunari kantu egiten? Bada, Pello Zabala eta Iñaki Beristain frantziskotarrek, Jonan Fernandez Baketik guneko zuzendariarekin "Maitiak galde egin zautan" abestuko dute.
Gaueko unerik deigarrietako bat Jose Luis Kortak eskainiko du. Izan ere, oriotarrak "Antton Antton" kantatuko du Letizia Arribas Miss Bizkaia, Natalia Zabala Miss Gipuzkoa eta Elena Loyo Miss Arabarekin. Ikustekoa dudarik gabe!
"Ixabelzaleentzat" sorpresa bikaina, Kutsidazu bidea, Ixabel filmeko Mikel Losada, Ainere Tolosa, Joseba Apaolaza, Iñaki eta Xabier Zapirain (bikiak), Jose Luis Ugartemendia eta Xabier Saldiasek "Behin batian Loiolan" abestuko baitute.
Eta nor gehiago? Arartekoa, Enbeita familiako bertsolariak, kirolariak, aktoreak, aurkezleak, kazetariak etab. Gonbidatuak lortzen saiatu direnak lan ederra egin dute, eta euskal gizarteko arlo guztiak ukitzeaz gain, ederki asmatu dute aukeraketan, bai horixe!
Agurrean "Hator hator" izango da entzungai gonbidatu guztien ahotsean.
1. Ona! Ramon Gartzia kontratatzen ez duten bitartean, espero dezagun ez dutela egingo, edozer ikusteko prest nago. Are gehiago holako "desplieguea" eskaintzen badigute.
Zorionak eta ni!
Urteberrion - 2006/12/23 21:45:39
2. Itxura hona du galak. A ze bizkorra gure Korta, eztaki berak nogaz abestu behar duen, jejejej...
Mikelon - 2006/12/23 21:54:34
3. Euskal Kantuen Gaua-k 87.000 ikusle eta %19,8-ko audientzia Gabon gauean, eta hurrengo egunean errepikapenak 45.000 eta %7,4. Programa bikaina izan zen, familia guztia bildu ginen ikustera eta abestera. Zorionak!!!!
Zorionak - 2006/12/26 13:29:24
4. Ama! Nik ETBko albistegietako aurkezleak ikusi nituen kantuan... hau barrea!!! Hori ahots fina duena Aurkene Iturriozek....
kantu kantari - 2006/12/27 10:35:12
5. Ikusi al zenuten Ramon Rabanera?? bikaina!!Ez zuen parekorik izan!!
Ejem... - 2006/12/27 15:22:23
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





