![]() |
2006/12/12
Estudio General de Mediosek astearte honetan, abenduaren 12an, kaleratutako datuen arabera, Radio Euskadi eta Euskadi Irratia nabarmen igo dira. Radio Euskadik 276.000 entzule ditu eta Euskadi Irratiak 107.000. EiTBko irratiek oro har oso emaitza ona eskuratu dute: 476.000 entzule dituzte astelehenetik ostiralera.
EGMren urteko hirugarren neurketaren arabera, Euskal Irrati Telebistako irratiak 435.000 entzule dute egunero. Aste barruan, esan bezala, 476.000 entzule eskuratu dituzte.
Radio Euskadiri dagokionez, igoera handia izan du. Astelehenetik ostiralera EAEn eta Nafarroan 276.000 entzule ditu, iazko bolada berean baino 37.000 entzule gehiago. Eguneroko bataz bestekoa, berriz, 257.000 entzulekoa da.
Euskarazko irratigintzak ere marka garrantzitsua eskuratu du. Astelehenetik ostiralera 147.000 entzule dituzte. Euskadi Irratiak lortu ditu daturik onenak: 107.000 entzule.
EiTB Irratiak musika kultura eta Komunikazio Taldeko ekitaldi bereziak eskaintzen dituen emandegiak, gora egin du: 39.000 lagunek egiten dute bat besteak beste irrati honekin aste barruan.
Telebistari dagokionean, EGMren hirugarren neurketaren datuen arabera 731.000 ikus-entzulek jarraitzen dute Euskal Telebista. Urteko akumulatua kontutan izan da berriz, 814.000 ikus-entzulek ikusten dute egunero ETB, bataz beste.
Estudio General de Mediosek hiru neurketa egiten ditu urtean. Elkarrizketa pertsonal eta telefono deien bidez neurtzen ditu Estatu espaniarreko hedabide guztiak duten jarraitzaile kopurua.

Erantzunak:
1. Nik behintzat kotxean beti piztutzen dut Radio Euskadi edo Euskadi Irratia. Kontribuziño txikixa hemendik!
Muzzy - 2006/12/12 14:04:30
2. Musika ez da txarregia baina gehienetan abesti ñoñoak ipintzen dituzte...martxa apur bat falta zaie. eitb irratiari bai behintzat.
martxa martxa keremo martxa - 2006/12/12 14:51:26
3. Ez dakit ba nolatan audientziak behera egiten ez duen, kontutan izanda bertako berriemaileek euskaraz tutik ere ez dakitela.
Ez naiz irrati honek egiten duen programazioarekin sartuko, ona iruditzen baitzait, baina normala ahal da bertako kazetariek euskarazko Z ahoskatzen ez jakitea? Edota BERRIAko titularrak irakurtzen ez jakitea?
Uste duzuena baino gehiago nabaritzen zaie, euskaraz ez dakitela!!
Radio EUSKADI bada, alegia, Euskal Herriko irrati bat bada, bertako kazetariek euskaraz jakin beharko lukete ez? Hala deritzot nik behintza!!!
andoain - 2006/12/12 15:54:04
4. Ondo ba! Are gehiago eskaintza hainbeste dibertsifikatzen ari den egun hauetan.
Kukudrulu - 2006/12/12 21:57:18
5. Toki guztietan daude hanka sartzeak, eta irratia den medioan are errazagoa da hanka sartzea. Halere, batzuetan ezin dira barkatu gauza batzuk.
Gorka - 2006/12/13 10:26:14
6. Bat nator Andoianekin!!! Zain dezagun euskara, Cope, RNE eta enparauek nahikoa ostiko ematen dizkiote gure ama hizkuntzari eta!!!
euskaldun peto petoa - 2006/12/13 10:35:16
7. Ni ere ados nago! Radio Euskadik gero eta kalitate hobea duela uste dut baina dauden tokian egonda, kazetariek euskaraz jakin beharko luketela uste dut.
Alex - 2006/12/13 11:51:16
8. Pozten naiz! Ikusten ez denez, batzutan, ez gara konturatzen egiten duten lanaz. Hala ere, euskararena egia da!! Praktika gehiago ez legoke gaizki!!!
tauntaun - 2006/12/13 13:48:25
9. Niri gehien aspaldian egiten ari diren erreportajeak gustatzen zaizkit.
Oier - 2006/12/14 10:00:30
10. Telebistari dagokionez, ETB1eko programazioa indartu beharko litzateke apur bat. Mihi Luze programa oso ondo dago, asmatu duzue horretan!
anderrr - 2006/12/14 10:46:07
11. anderrr-ekin guztiz ados, ea ETB1eko programazioa behingoz indartzen duten eta euskarazko telebistagatik benetako apostua egin. Irratiei buruz, zorionak Euskadi Irratikoei eta zergatik ez Euskadi Gazteakoei, nahiz eta azkenaldian, Hi bizi haiz hi kendu zutenetik hainbeste ez gustatu. Bide batez, ea Radio Eusakdin eta ETB2n saioren bat euskaraz egitera animatzen diren, bada garaia.
neroni - 2007/01/02 18:14:38
Iruzkin bat egin
Azken erantzunak
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Jostailu erotikoak, asteleheneko 'Bi Errepidean' saioan - ero bero - 2008-06-22 23:22:32
Euskal kantagintzaren sorrera aztertuko du Euskadi Irratiko "Haiek Garaiak!" saio berriak - Joseba Garaialde - 2008-06-01 11:44:02
ETB Go!azen film musikala prestatzen ari da - Itziar Elosegi Alkain - 2008-05-27 23:19:56

Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Larunbatekoa umore gaua izango da ETB-1en Anjel Alkain eta konpainiarekin (5)

Artxiboak
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
Urria 2007 (7)
Iraila 2007 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
Urria 2007 (7)
Iraila 2007 (10)
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu