Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2006/12/07
Andoni Aizpuru eta Urko Aristi datorren asteburuko herri kirol desafioko aizkolariekin egongo dira astelehenean. Olasagasti eta Mindegiaren jarraipena egin du kazetari bakoitzak.

Inoiz herri kiroletan egin den desafiorik handiena jokatuko dute Olasagasti eta Mindegia aizkolariek datorren igandean, abenduaren 17an Tolosan. Bakoitzak 18.000 euro jokatuko ditu dirutan, eta sarreren irabaziak banatu egingo dituzte

Aurretiko guztiak“Bi Errepidean” saioan ikusiko ditugu. Bi kazetariak bi aizkolariekin egon dirra. Aizpuru Olasagastirekin eta Aristi, berriz, Mikel Mindegiarekin. Egunerokotasunean ikusiko ditugu biak: nola prestatzen diren, dituzten kezkak… Hau guztia, astelehenen gauean ETB-1ean gaueko 23:00etan, “Goenkale”ren ondoren.



Erantzunak:

1. Hori nik ikusi behar dut!!!!
txarung - 2006/12/08 10:22:20


2. Oso ondo iruditzen zait horrelako gauzak egitea, besteak beste, Herri Kirolak bultzatzeko eta gure kirolak zabaltzeko balio baitute!
Futbola, saskibaloia etab. oso oso "goian" daude, bai komunikabideetan baita gure ahotan ere eta nik uste askok ez dakitela herri kirolak esistitu ere egiten direnik. Askok igual pentsatuko dute aizkolariak apropos postaletako argazkiak ateratzeko pertsonaia folklorikoak direla, baina aizkolariak, herri kiroletan aritzen diren beste kirolariak bezala gure kulturari eta gure tradizioei eusteko borondatea duten jendea dira, gureari eusteko esfortzu bat egiten dutenak eta nik uste errespeto handia zor diegula. Aurrekoan izugarrizko pena eman zidan ETBn Munduko Aizkolari Txapelketa eman zutenean harmailetan horren jende gutxi ikusteak! Noiz konturatuko gara horrelako tradizioei eustea garrantzitsua dela, desagertzen direnean?
Amaia - 2006/12/08 12:38:22


3. Alde batetik arrazoi osoa duzu, kezkagarria da halako tradizio bat galtzea. Baina beno, egia da ere herri kirolak ez direla oso erakargarriak...

arketik paseatzen nagoela horrelako erakustaldi batekin topatzen banaiz, ikusten geratuko naiz seguru, baina ekitaldi batera apropos joan... hori ja ez nuke egingo...
Etxaun - 2006/12/08 22:57:31


4. beste reality show ETBn, ikusi beharko da! ta euskeraz!
McGiver - 2006/12/09 17:07:18


5. Ia aurreko astean Andoni Aizpuru dantzan eta Urko Aristi boxeoan ikusi nituenean bezainbeste barre egiten dugun.
amets - 2006/12/09 17:30:18


6. Komunikazioa bloga ondo dagoela ez dut zalantzan jartzen. Dena dela, eitbko txutxumutxuekin ere blog bat egin beharko zenutela uste dut. Animatu!!
aner - 2006/12/10 22:07:36


7. benetan interesgarria!
Verres - 2006/12/10 23:13:23

Mezu honentzako erantzunak itxita daude.

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu