![]() |
2006/12/04
EiTBren elkartasun maratoia abiatu da jada. Tresna hau minbiziari aurre egiteko da lelopean, Euskal Irrati Telebistak elkarteen eta erakundeen ahaleginarekin bat egingo du, minbizia daukatenek ahalik eta susperraldi eta bizi-kalitate handiena lortu dezaten.
Euskal Irrati Telebistaren elkartasun maratoia abenduaren 4tik 14ra bitartean gauzatuko da informazio eta sentsibilizazio kanpaina baten bitartez. Kanpainaren azken egun horretan, ohi denez, laguntza batzeko ahalegin berezia egingo da. Egun guztian, ehun pertsona famatuk baino gehiagok deiei erantzungo diete diru laguntzak egiteko irekiko den telefono zenbakian: 902 54 25 25.
EiTBko irrati eta telebistetako albistegiek eta hainbat saiok erreportajeak eskainiko dituzte gaixoen, senitartekoen, medikuen eta profesionalen lekukotasunekin minbiziaren ondorioak azaltzeko. Euren eguneroko bizitzan dituzten gorabeherak ezagutuko ditugu, gaixotasuna nola bizi duten, euren beharrak zeintzuk diren, elkarteetan egiten duten lana. Hurrengo pausoa herritarren esku egongo da, zure esku. Hilaren 14an telefonoa hartzea besterik ez duzu, zure ekarpena egiteko. Eurek biziki eskertuko dute.

Erantzunak:
1. Oso ondo, baina Gabonetan ez ezik, urteko gainerao egunetan ere eskuzabalak izan beharko ginateke...
Oier - 2006/12/05 11:02:19
2. Kontuz "elkartasun" maratoiarekin! ETBk jasotako diru guztia ematen al die erakunde horiei? Ala maratoiaren programa egiteko gastatzen duen dirua jendeak ematendakotik hartzen du eta gero soberan geratzen dena ematen die erakunde horiei?
Ez dakit, baina niri iaz zalantza agertu zitzaidan, izan ere, "etxean" (telebistan) lan egiten duen adiskide batek esan zidanez, jendeak emandako dirutik EITBk ehuneko handi bat hartu zuen ( uste dut % 40 edo 60 esan zidala) programaren gastuak ordaintzeko, eta beste ehunekoa eman zien erakundeei. Ideia ederra: batere sosik xahutu gabe EITBren onberatasunaren propaganda egin arrazoi justu baten izenean!
Ez dakit egia izango den adiskideak esandakoa ala zurrumurru hutsa, baina EITBko agintariek argitu beharko lukete nola ordaintzen duten programa hori (egiten duten despliegea eginda ez da merkea izango!), eta gero, bakoitzak jakingo du dirua eman ala ez, baina beti jakinaren gainean.
Nik badaezpada, inguruko guztiei aurten dirurik ez emateko esan diet; dirua eman nahi badute eman diezaietela erakunde horiei zuzenean eta ez EITBren maratoiaren bitartez, bestela telebistako programa ordainduko dutelako.
Kontuak argi mesedez! Ez jokatu herritarren diruarekin eta are gutxiago jendearen asmo onekin!
Kontuz honekin... - 2006/12/07 13:04:22
3. EiTBk minbiziaren aurkako elkartasun maratoia helburu bikoitzaz antolatu du: batetik gizartea sentsibilizatu nahi du eta bestetik, bildutako dirua ikerkuntzara bideratu. Hau guztia minbiziaz arduratzen diren Elkarteekin elkarlanean egiten da.
Maratoia ekoizteak eta burutzeak eragiten dituen gastu guztiak EiTBk ordaintzen ditu. EiTBk egiten duen ekarpenaren estimazioa, jasotako dirutzarekin parekatu daiteke.
Maratoiak eragiten dituen kanpoko gastuen ordainketa Elkarteen eta EiTBren artean banatzen da. Hori horrela izateko, gainera, ituna sinatzen dute bi aldeek. Maratoia aurrera atera dadin behar-beharrezkoak diren gastu hauek jasotako dirutzaren %15 izan ziren iaz, bataz beste.
Ez da egia, ondorioz, EiTBk jendeak ematen duen dirutzaren zatia gordetzen duenik. EiTBri hori egotzi dion testuaren egileak eskuartean darabiltzan datuak iazko diru bilketarekin zerikusia daukate. Hau da dirua nola banatu zen adierazten dute: jasotakoaren %40 elkarteei eman zitzaien eta gainontzeko %60 Ikerkuntzara bideratu zen.
EiTB Maratoiaren talde arduraduna - 2006/12/07 17:45:28
4. Ummmm... ez dakit, ez dakit... erderas esaten den bezala, "cuando el rio suena..."
Mikel - 2006/12/08 12:40:49
5. Mesedez! Non demontre esan nuen nik "EiTBk jendeak ematen duen dirutzaren zatia gordetzen duenik. EiTBri hori egotzi dion testuaren egileak..." Ez dakizue irakurtzen ala ondoegi dakizue manipulatzen? Inon ere ez nuen halakorik idatzi. Nik hauxe idatzi nuen: "jendeak emandako dirutik EITBk ehuneko handi bat hartu zuen ( uste dut % 40 edo 60 esan zidala) PROGRAMAREN GASTUAK ORDAINTZEKO, eta beste ehunekoa eman zien erakundeei".
Beraz, ez faltsutu nik idatzitakoa. Egia esan, ez dakit zergatik galtzen dudan denbora zuekin, azalpenak espero nituen bai, eta eman dituzue, baina ez nuen uste hain makur jokatuko zenutenik, manipulatzaile halakoak!
"Testuaren egilea" - 2006/12/11 11:12:32
6. Epa lagun:
Barkatu. Ez zaitut mindu nahi. Baina honelako azalpenak jaso eta gero, hobeto hartu beharko zenuke.
Ez haserretu zuk pentsatzen zenuena egia ez delako. (Edo niri behintzat hala iruditzen zait)
Nor da manipulatzailea?
Testuaren irakurle bat - 2006/12/11 14:32:06
Mezu honentzako erantzunak itxita daude.
Azken erantzunak
Pilotari gazte baten bizipenak - izs - 2008-10-13 16:52:10
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53

Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)

Artxiboak
Urria 2008 (3)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu