Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2006/12/01
Ondo pasatzeko gonbida dakar astero legez “Wazemank” saioak Gorka Knörr politikari eta abeslariaren parodiarekin, Atsuek hilerrira egingo duten bisitarekin, Barlonbrando gailegoaren tabernako gorabeherekin eta Mañukortaren ateraldi xelebreekin.

Anjel Alkain, Mikel Laskurain, Ana Elordi, Ainere Tolosa, Jon Iraola, Egoitz Lasa, Mikel Pagadizabal Pagadi, Iñake Irastorza, Ixabel Agirresarobe, Aitor Gabilondo, Nagore Aranburu eta Anartz Zuazua aktoreekin, umorezko esketx eta imitazio barregarriez gozatzeko parada izango dute ikus-entzuleek larunbatean, gaueko hamarretatik aurrera, “Wazemank” saioan.

Aitonak, Nekanek, Ferminek, Idurrek eta Jokinek osatzen duten Tivi familya bezalaxe, etxeko sofan eserita, Arregitarren baserriko azken gertaerak ezagutuko ditugu. Etxeko nagusia, Joxe, petrikilo ona dela zabalduko da eta bikote gazte bat aholku bila etorriko zaio baserrira.

Igande eguerdirako errezeta aproposa Earki Gatxik ataleko Xabier Euzkitzek (Anjel Alkain) eta Joxean Tolosak (Jon Iraola) ekarriko digute eta euskararen inguruko zalantzak argituko dituzte Euskaltzaindiaren Larrialdiak zerbitzukoek. Oraingo honetan aldagela batzuetan dauden lagunek deituta etorriko dira.



Erantzunak:

1. Earki gatxik !! atala aspaldian telebistan (ETBn eta gainontzeko guztietan) ikusi dudan gauzarik barregarriena da. Alimo koadrila !!!
Joxan - 2006/12/01 17:51:50


2. Zorionak Wazemank!
Parre batzuk botatzeko aukera ematen duzue larunbatero!
Jamal - 2006/12/05 10:36:07


3. Ez dut zalantzan jartzen barre batzuk egiteko aukera ematen duzuela, baina larunbat gauetan etxean geratzea ere...Igandetan seguruenik jende gehiagok ikusiko luke!!
dzanga - 2006/12/05 11:42:40


4. Goiherri Telebista pikutara! Gora pelikulak! Erletxea fuera! Programa normalak nahi ditugu!!!!!!!
Fernandito - 2006/12/07 13:09:26


5. KANBIATU EGUNEZ WAZEMANK OSTIAS
BATZUTAN GRABATZEA AHAZTUTZEN ZAIGU

ETB SIEMPRE CAGANDOLA
ximon - 2007/02/06 19:54:27

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (25)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (246)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Larunbatekoa umore gaua izango da ETB-1en Anjel Alkain eta konpainiarekin (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu