Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Koldo Etxebarria
Autodesk-Maya Artea
2007/03/06
Errenazimentuaz geroztik, artearen eta zientziaren arteko lotura izan da arte berritzailearen zutaberik oinarrizkoena. Beraz, sortzailerik nagusienek, Lorenzo Ghibertik, Leon Battistak eta Leonardok, besteak beste, beharrezkotzat jotzen zuten zientzia arloko ezagutzak erabiltzea arte sorkundea garatzeko. Gaur egun, garapen teknologikoak lotura hori nabarmen sendotzea ahalbidetzen du. Eta artista batzuek modu produktiboan erabiltzen dute ahalmen hori.
Koldo Etxebarria dugu horietariko bat: bere artelanak  sortzeko, programak eta azkenengo aurrerapen digitalak erabiltzen ditu. Tarteko prozedura infografiko aurrerakoien eta konbinazio informatiko algoritmikoen bitartez, gaur egungo egitura duten irudiak osotzen ditu. Lan horretan fixela margoa izango balitz bezala erabiltzen du. Erabiltzen duen metodoa berria da, baliabide eta teknika klasikoekin konparatuz. Bideoan eta legoaia multimedian aurkitzen dugun gaur egungo sentsibilitate eta semiologiarekin harreman zuzena dauka.


Hala ere, artistak, mota honetako legoaian ohikoa den hoztasunetik urrunduz, jarrera erabat pasionala hartzen du, eta artelanari gizakiaren dimentsioa ematen dio. Beretzat, gizakiaren benetako garrantzia islatzen duen ispilu da artelana, armoniak eta estetikak sortutako plazerra oinarritzat hartuz. Zentzu honetan, bere irudiak topagune dira, non sentsazioak arreta berezia eskaintzen dion pizten diren begirada estetikoari eta giza espazioari. Ondorioz, argia, margoa, bizitako espazioa, egitura eta konposizio elementuak erabiltzen ditu  osotasunean pinturak antolatuz.

Koldo Etxebarriak (Lemoa, Bizkaia, 1960) Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. 1983an lizentziatu zen. EITBko Arte Sailean  egiten du lan 1978az geroztik. Artearen ikerkuntza arloan, infografia eta teknologia berriak erabiliz egin du bere prestakuntza guztia. Lehenengo akzesita 2005ean egin zen “Arte eta Teknologia” Lehiaketa Nazionalaren hirugarren edizioan lortu zuen. Lehiaketa berberean bigarren saria lortu zuen 2002. urtean. Horrez gain, Montecarlon 1990an egin zen Konputagailu bidezko Arte Irudikapenaren Nazioarteko Erakusketan sailkatu zuten. Oraintsuago, 2006an, Bizkaiko Ertibil-en bigarren saria lortu zuen “To be delight” lanarekin. Lan hau Autodesk Maya programa informatikoa eta argazkia erabiliz osotu zuen. Azkenengo  artelanak ere sistema berbera erabiliz egin ditu.

Guztietan ordenaren eta kontenzioaren zentzu handia nabaritzen da. Oreka lasaiak eta gelditutako denboraren estetika metafisikoak aginduta bezala azaltzen zaigu. “Bizitako espazioa izanaren metafora” izenburua duen irudi horren adibide goraipagarria dugu. Espazio irekiak erakusteko artistak duen joera islatzen du: aterpeak dituzten plazak, ibilbideak eta arkuak, eta  barruan beti norbait azaltzen zaigu, gehienetan lepoz. Giza estetika, irudi poetiko, eta, oro har, artistak edertasunarekiko duen joera erakusten digute irudi hauek. Isiltasuna, lasaitasuna edota kezka eta misterioa ere agertzen zaizkigu lan hauetan, artistak eraikitako gizakiaren ingurumena aberastuz



Erantzunak:

1. Bereziki erakargarri iruditu zitzaidan Kolde Etxebarriak Basauriko Ariz Torreko erakustaretoan daukan obra sorta. Koloreak, gaiak, arkitektura eta pinturaren arteko eremua nola aurkezten duen, testura, pertsonaiak eta objektuak. Oso erakargarria.

Zorionak egileari.

Hala ere, harrigarria egin zitzaidan obra guztien izenak gaztelera hutsez paratu izana. Denboraz kanpoko detailea iruditu zitzaidan, iraganekoa.
Jontxu - 2007/10/07 19:03:34

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Koldo Etxebarria
Autodesk-Maya teknika jorratzen dut sormen artistikoari begira.
Azken erantzunak
Topaketak eta Sentsazioak
Alicia Fernandez
- Jontxu - 2007-10-07 19:03:34
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Topaketak eta Sentsazioak
Alicia Fernandez
(1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk

Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu