![]() |

Bihar, maiatzak 17, Nazioarteko Internet Eguna ospatuko da mundu osoan eta Laudioko herriak (Araba) festa honetan parte hartu nahi izan du teknologia berriak zabaldu eta bultzatzera zuzendutako hiru jardunaldi antolatuz. EuskoSare jardunaldietan hartuko du parte stand batekin.
Laudioko herriak teknologia berriak bultzatzeko helburuarekin eta Arabako Aldundia, Laudioko Udala, Euskaltel, Spri edo Eusko Ikaskuntza bezelako erakundeen laguntzari esker, hiru jardunaldi antolatu ditu "Internet Eguna" lelopean.

Igande honetarako antolatu du EuskoSarek topaketa Mintzabidea komunitateko txatean. Igandean, Maiatzak 18, Euskara praktikatzeko aukera bikaina izango duzue Mintzabidea komunitateko txatean.

Bizkaiko Foru Aldundiak, bizkaia:xede-ren bitartez, eta Eusko Ikaskuntzak lankidetzan jardungo dute adimendun bizkaitarrak bertan gerarazteko, erakartzeko eta hona lotzeko. Bi elkarteek ere, euskal kultura sustatzeko, EuskoSarez baliatuko dira.
Bizkaia:xede-ren Presidente eta Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntza Saileko Diputatu den Eusebio Larrazabalek eta Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos –EI-SEV– erakundeko Presidente den Xabier Retegik lankidetza akordioa sinatu zuten atzo, hilak 7, EI-SEVen barreiapen bideak partekatzeko, eta jarduera eta programa ezberdinak hedatzeko adimendunak bertan gerarazte, hona erakarri eta bertan lotze aldera.

Pasa den hilean, Asier Sarasuak eta Aintzane Agirrebeñak Ahotsak.com webgunea aurkeztu zuten. Webgune honen helburu nagusia herriz-herri euskeraren erabilera desberdinak erakustea da.

Hemendik aurrera, Euskal Herriarekin erlazionatuta daudenak gaiei buruz mintzatu nahi dena, Euskalerria komunitatean aurkituko du babesa.

Unibertsitateak eta MCC International-ek sinatutako hitzarmenaren arabera, ikasleek MCC-k atzerrian dituen delegazioetan gauzatu egin ahal izango dituzte praktikak.

EuskoSare-k martxan jarri ditu Euskal gazteriari ahots berri bat emango dieten hainbat foro
EuskoSareko Gasteizko bulegoetan sortu da ideia. Zertaz ari dira Euskal Herriko gazteak? Zeintzuk dira haien kezkak? Galdera horiei erantzun bat eman nahian ibili dira proiektu honen koordinatzaileak. Ez da harritzekoa; komunikazio iturri desberdinetan egun ari diren eztabaidak jarraitu bakarrik ez dira egin behar, gure gizartea aldaketa prozesuan dagoela jakiteko.

Kolonbiako gobernuak bertako hizkuntza indigenak berreskuratzeko asmoa duen programa baten akordioa sinatu du Eusko Jaurlaritzarekin
Euskal Herrian azken 30 urteotan Euskarak eta tokiko hizkuntz politikak izan dituen eraldaketa nabarmendu ditu Kolonbiako Kultura Ministrak, Paula Marcela Morenok. Berak eta Miren Azkaratek, Eusko Jaurlaritzako Kultur Kontseilariak, Ajuria Enean sinatu dute hizkuntz kolaborazio akordioa.

Aste honetatik aurrera EuskoSareren bitartez munduko beste zenbait euskaldunekin harremanetan jartzeko aukera izango duzu programa honek martxan jarri dituen txat-gela ezberdinei esker.
http://www.euskosare.org/txat

Mondragon Uinbertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzen fakultateak aurten X. Literatura Astea ospatzen du. “Play Stationaren belaunaldia? XXI. mendeko poesia eta gazteak” aukeratutako leloa izanik, gazteriaren ikuspuntua jorratu nahi dute.
Jardunaldiak diharduten bitartean gazteriaren poesiarekiko ikuspuntua jorratuko da. Horretarako, hainbat aditu gonbidatu dira bertan parte hartzera.
Vascos en el Mundo
Vasco Made in Caracas
Un vasco en Nueva York
Buenos Aires: Tierra Vasca
La Plata, capital para vascos
Desde mi trópico
Vasco de Pampa y sal
Canal Vasco - ETB Sat
Mediablog - Vascos en el Mundo
Roge Blasco y sus viajeros
Fotos de Euskal Herria
Periodismo ciudadano
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





