Inprimatu Inprimatu    English    Castellano    Francais   
EuskoSare
Munduko Euskal Komunitatea
2008/09/30

Gipuzkoako Oier Fuentes-ek egindako "Beghiri" filme laburra izan da EuskoMovie-ren lehen edizioaren lehen edizioa. Ideia Berririk Onenaren Saria Xabier Hernández eta Mikel Gorrotxategik jaso dute "Consejos" filmeagatik. EuskoSareko erabiltzaileek erabaki dute Publikoaren Saria "Memorias de una albokari" ematea. Oier Fuentes-en "Kakarril"-ek aipamen berezia jaso du epaimahaiaren eskutik.

Lehiaketaren sariak hurrengoak dira:

* Filme Labur Onena: 600 euro
* Ideia Berri Onena: 400 euro
* Publikoaren Saria: 200 euro

Osorik irakurri EuskoSareren, Euskal Komunitatearentzako Sarea, web gunean.

 (osorik irakurri)



2008/09/19

Ibilbide bat mendian zehar, Finlandian hotzikaraz beteriko neskak, Mexikon buzeatzen, areiaz estalitako gizona hondartzan, gatzez inguratuta Gatzitutako Bailaran, Pragako paisai ikusgarria, ehun kupuletako hiria...Zein da zuretzat udako argazkirik onena? Zuk erabaki dezakezu nor izango den EuskoSare: Muga Guztien Gainetik kamisetaren irabazlea.

http://www.euskosare.org/euskosareri_buruz/oporraldiko_argazkirik_onena

Osorik irakurri EuskoSareren, Euskal Komunitatearentzako Sarea, web gunean.

 (osorik irakurri)



2008/09/17


EuskoSare-k antolatutako pelikula motzen lehen lehiaketan, EuskoMovie-n, parte hartzeko epea amaitu da. Orain zuen txanda da Publikoaren Saria bozkatzeko. Bozka ezazu gustokoen duzun bideoa - 200 euro daude jokoan.
                 

                                                                                  http://www.euskosare.org/euskomovie_2008

Gaurtik aurrera eta Irailaren 28an Euskal Herriko 24:00 orduak arte, EuskoSare-ren erabiltzaileek hirugarren sailkapena den Publikoaren Sariko bideo irabazlea aukeratu ahal izango dute, zein 200 eurotan baloratuta dagoen. Bozkapen bakarra eman ahal izango da bideo bakoitzeko. Oso harrera ona izan du lehiaketak eta bideoak munduko leku askotatik jaso egin dira: EEBBak, Inglaterra, Mexiko, Argentina eta Euskal Herritik. Kalitate handiko lanak aurkeztu dira eta saria ematea ez da erraza izango.

Osorik irakurri EuskoSareren, Euskal Komunitatearentzako Sarea, web gunean.

 (osorik irakurri)



2008/09/08

Wikipedia, 253 hizkuntza desberdinetan idatzitako proiektu internazionala da. Euskarazko Wikipedia, sarean dagoen euskal entziklopedia aske handiena da eta 28.867 artikulu argitaratu dira dagoeneko. Wikipedia Entziklopedia askea 2001eko urtarrilaren 15ean sortu eta bizkor egin du bere txokoa sarean.

Internetek gero eta leku handiagoa du gaur egungo gizartean eta euskarak Interneten bere lekua izan dezan dihardute lanean Wikipedia Entziklopedia Askea sortzen ari diren lankideak.

Osorik irakurri EuskoSareren, Euskal Komunitatearentzako Sarea, web gunean.

 (osorik irakurri)



2008/09/04

Euskal film laburrak jasotzen ditu Kimuak katalogoak. Kimuak-en XI. edizioan fikzioa, dokumentala eta animazioa bildu dira. 52 izan dira orotara aurkeztu diren laburmetraiak, parte-hartzea inoiz baino handiagoa izan da aurtengo edizioan.
Euskal film laburrez osatutako XI. Kimuak katalogoak, fikzioa, dokumentala eta animazioa bildu ditu. Beraz, hiru genero handi jaso ditu Kimuak-ek.

Osorik irakurri EuskoSareren, Euskal Komunitatearentzako Sarea, web gunean.

 (osorik irakurri)



2008/09/01

EuskoMovie-n parte hartzeko 14 egun gelditzen, EuskoSareren lehendabiziko online bidezko Laburmetraien lehiaketa da. Telefono mugikorrarekin, argazki kamerarekin edota bideo bidez grabatu ahal dira lanak. Denbora gutxiko lanaren truke 600, 400 eta 200 euro irabaz ditzakezu.
EuskoMovie 2008, EuskoSareren lehendabiziko online bidezko Laburmetraien lehiaketa bere azkenera iristen ari da. Filmoteca Vasca eta Eusko Ikaskuntzaren Zinematografia Sailaren laguntzarekin martxan jarri den lehiaketan parte hartzeko epea amaitzeko bi aste baino ez dira gelditzen.

   (osorik irakurri)




 
EuskoSare
www.euskosare.org Munduko euskaldunei eta euskaldunen lagun guztiei zuzendutako parte hartze eta elkarkidetzan oinarritutako sarea dugu. Web gunea, 4 hizkuntzetan, informazioa, zerbitzuak eta erabiltzaile eta kolaboratzaileen sare sozial handi bat eskaintzen du.
Azken erantzunak
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Iparraldeko hiru gaztek munduko hainbat Euskal Etxeetatik bisitan (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu