![]() |

Xabier Euzkitze, Saharautz elkarteko bozeramailea da. Sahararekiko Elkartasun taldea da Saharautz eta bere egitasmo nagusia udan haur sahararrak Euskal Herrira etortzean oinarritzen da.

Zure azken oporraldiko argazkirik onena bidaltzera gonbidatzen zaitu EuskoSarek. Argazkia bidaltzeko epea irailaren 15ean amaitzen da. Botu gehien jasotzen dituen argazkiaren egileak "Muga guztien gainetik" kamiseta irabaziko du.
Parte-hartu nahi duen pertsona guztientzat dago zabalik lehiaketa (argazkilari profesional edo amateurak) eta adina, nazionalitatea, etab. ez da mugatua. Helburua, parte-hartzea eta sormena bultzatzea da.
Edonork izango du parte-hartzeko aukera, adin, nazionalitatea, etab. muga izan gabe.

Donostiako jaiak, Aste Nagusia alegia, abuztuaren bigarren hamabostaldian izaten dira urtero eta hiriko kaleak pozez betetzen dira. Jai giro bikaina egon ohi da Donostian; haur, gazte eta helduek ongi pasatzeko aukera andana dute egun hauetan zehar.
Aste Nagusia, Gipuzkoako hiriburu den Donostiako jairik garrantzitsuena da. Abuztuaren 9an ematen zaie hasiera festei eta 16an bukatu egiten dira. Donostiako eremu desberdinetan jai giroa nabarmena da, kaleak kolorez janzten baitira.
Aste Nagusiaren jatorria
Donostia goi-mailako jendearen opor-leku izan da historian zehar eta turismoa oso garrantzitsua izan da hiriaren bilakaeran. XIX. mendearen erdialdean, Isabel II.ena erreginak Donostia hautatu zuen bere uda igarotzeko. Geroztik, eliteko jendeak, Donostia udako oporraldia pasatzeko lekutzat hartu zuten. Udako egonaldia entretenigarriagoa egiteko helburuarekin, eliteko jendeari zuzenduta zeuden ekintzak antolatu ziren, esate baterako zezenketak, etab.
Ia mende oso batez jarraitu zuten uda parteko jai hauek gutxi batzuren dibertsiorako ekitaldi izaten. Donostiarrek kanpotarrentzako festa giroa sortu behar zuten eta uda pasatzera etortzen zen jendearen eskariari erantzuten zioten.
1974. urtean, hiriko Zezen plaza bota izanak eta garai hartako gatazkak bitarteko, Donostiako turismoak beherakada nabarmena bizi izan zuen. Honela, udako festek popularitatea galdu zuten.
Osorik irakurri EuskoSareren, Euskal Komunitatearentzako Sarea, web gunean.

Olinpiar jokoak, nazioarteko izaera duten kirol anitzeko kirolarien norgehiagoka da eta munduko hiri desberdinetan gauzatzen dira. Hiri, herrialde eta kultura desberdinetako jendearen topaleku dira Joko Olinpikoak.
Joko olinpikoak, mundu mailako kirol norgehiagoka ospetsuenak dira, non kirol desberdinetako atletek parte hartzen duten nazioarteko ekitaldi handi honetan.
Bi motatako Joko Olinpikoak daude; hain zuzen ere, Udako Joko Olinpikoak, lau urtean behin gauzatzen direnak, eta Neguko Joko Olinpikoak, non 1992tik aurrera bi urtetik behin burutzen diren. Nazioarteko Olinpiar Batzordea (NOB) da Olinpiar Jokoak antolatzeaz arduratzen dena.
Antzinako Olinpiar Jokoak
Egungo Olinpiar Jokoen jatorria Antzinako Greziako hiria zen Olinpia-n aurkitu behar ditugu. Zehazki, K.a 776-tik K.o 392 urtera bitartean bere jainko-jainkosen omenez ospatzen ziren; jai erlijioso, kultural eta kiroleko ekitaldietan aurkitu behar ditugu sustraiak.
Greziako Joko Olinpikoek izaera erlijiosoa zuten batik bat. Hasierako norgehiagokak oinezko lasterketak ziren batez ere. Geroago, izaera zabalagoa hartu zuen ekitaldiak. Horien artean, borroka, pentatlona, xabalina jaurtiketa, disko jaurtiketa eta luzerako saltoa,pankrationa, gurdi lasterketa, poesia, musika eta dantza txapelketa biltzen zituzten.
Osorik irakurri EuskoSareren, Euskal Komunitatearentzako Sarea, web gunean.
Urria 2008 (2)
Iraila 2008 (6)
Abuztua 2008 (4)
Uztaila 2008 (10)
Ekaina 2008 (11)
Maiatza 2008 (12)
Apirila 2008 (17)
Martxoa 2008 (13)
Vascos en el Mundo
Vasco Made in Caracas
Un vasco en Nueva York
Buenos Aires: Tierra Vasca
La Plata, capital para vascos
Desde mi trópico
Vasco de Pampa y sal
Canal Vasco - ETB Sat
Mediablog - Vascos en el Mundo
Roge Blasco y sus viajeros
Fotos de Euskal Herria
Periodismo ciudadano
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





